Izen bat bere osagaien arabera ere azter daiteke, formaren aldetik, alegia:
Hiru izen dauzkagu hor, formaz ezberdinak: izen soil edo bakuna da lehenbizikoa (zapata), elkartua bigarrena (zapata + denda) eta eratorria hirugarrena (zapata + gintza).
Hona hemen zenbait adibide:
Izen soila | Izen elkartua | Izen eratorria |
---|---|---|
mendi | mendi-bide | mendizale |
esku | eskubaloi | eskukada |
elur | elur-zulo, elur-jausi | elurtegi |
ur | ur-tanta | urtegi |
pago | pago-zelai | pagadi |
liburu | eskuliburu | liburugintza |
Ikus hemen morfologiako hitzaren gramatika atala.
Hitz-elkarketaren inguruan hainbat lan eta ikerketa egin ditu Euskaltzaindiak. Ikus hemen
Ikus hemen Euskaltzaindiak hitz-elkartuen osaeraz eta idazkeraz emandako araua.
Bukaeran -dun, -gin/-gile, -zain/-zale, -bide, -aldi, -ola, -tegi… duten eraikuntzak hitz elkartuak dira, ala eratorriak Ikus hemen
lanaren aipamena nola egin...