Erabiltzaile Tresnak


morf:5:6:2:5

Izen abstraktuak eta konkretuak

Espresionismo abstraktuaGramatiketan izen abstraktuak eta izen konkretuak ere bereizten dira.

Izen abstraktuak: materialak ez diren prozesu edo ezaugarriak izendatzen dituzte: maitasun, handitasun, edertasun, gogoeta, sustapen, bizitza, desira…
Izen konkretuak: materialak diren prozesu edo ezaugarriak adierazten dituzte: neska, katu, olio…

Bereizketa hori filosofiari erreparatuz egina dago, baina morfologiaren aldetik ere badute alderik izen abstraktu eta izen konkretuek: izen abstraktuak izen eratorri edo elkartuak dira gehienetan, ata askotan izenondo edo aditz bat hartzen dute oinarri: bakardade, handitasun, ugalketa, bortizkeria, eta abar. Zenbaitetan, gainera, ez da erraza izaten mugak ongi bereiztea. Esaterako, eragin hitza abstraktua da, baina aurpegian ikusten duzu eman diozun muturrekoaren eragina perpausean zehatza den zerbaiten aurrean gaudela dirudi. Edo bortizkeria hitza: abstraktua izanik ere estatuaren bortizkeriak aipatzen baditugu badirudi konkretua den zerbaitez ari garela.

Pluralean bakarrik erabiltzen diren hitzak ere badaude: galtzak, esate baterako. Pluralia Tamtum esaten zaie holakoei. Sail horretakoak dira aizturrak, guraizeak, oinetakoak, hiletak (singularrean ere erabiltzen da), prakak eta betaurrekoak bezalakoak (gehienetan).

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Izen abstraktuak eta konkretuak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3