Semantikari edo adierari esker dakigu mahai, bide, leiho eta harri bizigabe edo ez-animatuak direla, baina zaldi, haur, Aitor edo txakur, bizidun edo animatuak. Izen bat animatu edo ez-animatua izatea, ordea, ez dago semantikarekin edo biologiarekin lotuta soilik, morfologian ere eragina du, euskaraz, izen animatuek eta ez-animatuek kasu marka ezberdinak hartzen dituzte. Hori horrela:
Adibide horietan argi ikusten da semantikak eragin zuzena daukala morfologian. Leku-kasuen markekin, leku-postposizioekin gertatzen da hori, baina hemen ere badira salbuespenak, landare eta zuhaitzekin, esaterako:
Pertsonekin ez dago zalantzarik, eta beti -ga- moldea erabiltzen da euskaraz, laguna(ren)gan, baina gorputzeko atalekin non soila:
Landareak bizigabetzat (nahiz hor ere pago hori bere baitatik sortu da bezalakoak baditugun (ikus hurrengo atala). Kontuan izan, zernahi gisaz, pertsona izenordainetan aski arruntak direla nitan, zutan, gutan… bezalakoak. Jakina, ni(re)gan, zu(re)gan, gu(re)gan bezalakoak ere bai. Eta ni(re) baitan bezalakoak (ikus hurrengo pasartea).
Hauxe dio Euskaltzaindiaren Hiztegiak baita sarreran:
-gan atzizkiaren ordaina. Animatuen deklinabidean erabiltzen da, leku kasuetan, batez ere baitan forman, eta inoiz ere ez pluralean; dagokion izen sintagmak -a artikulua (pertsona izenetan eta izenordainetan izan ezik) edo -en atzizkia hartzen du. |
Horrenbestez, tradizioari jarraituz, norbaitengan edo norbaiten mende adierarekin erabili da molde hori, eta osagarri animatuekin:
Izen animatuekin -(en)ga-n kasu marka erabiltzen da, baina baita –en baitan postposizioa ere azkenaldian, eta ildo horretatik, –en baitarik, -en baitatik edo –en baitara aldaerak ere bai. Nolanahi ere, postposizio honen izugarri hedatzen ari da azken aldiotan, baina erabilera askoz mugatuagoa zen literatura klasikoan egun baino.
OEHk jasotzen duenez, literatura klasikoan honela erabili izan da batez ere:
Egungo idazleek, ordea, eremu gehiagotan erabiltzen dute egitura hau, Xarriton, P.ek, esaterako, izen abstraktuekin sarri1:
Hegoaldean batez ere oso hedatuta dago erabilera hau, prentsan, esaterako, baina berria da eta ez du tradiziorik:
Hona beste zenbait adibide egungo idazleenak:
Ekialdean hobeto eusten diote erabilera klasikoari eta euskal hiztunen senari eta halakoak askoz bakanagoak dira.
Nolanahi ere, batzuetan hitza bera izan daiteke anbiguoa: herriaren baitan eta herrian ezberdinak dira. Lehenengoak pertsona multzoari egiten dio erreferentzia, eta bigarrenak etxe edo eraikin multzoari. Horregatik erabiltzen da lehenengoan baitan, eta –n marka bakarrik (herrian) bigarrenean. Gauza bera gertatzen da elizaren baitan eta eliza(ren) baitan bikotean. Ez da, ordea, hori beti betetzen: populuan gehiago erabiltzen da populu baitan baino, eta jendeetan ere maizago ageri da jendeen baitan baino.
Ez-animatuen kontu honetan badira salbuespenak ere: ardietara(t) edo behietara(t) joan da eta moldekoak arruntak dira. Nesketara edo neskatara ere ageri dira testuetan, edo gizonetara(t), maizago, azken hori, literatura klasikoan egungoan baino. Bestetik, zalditik astora esaten dugu, edo liburu horiek elkarrengandik banatu behar dira. Literaturan ere bai:
"Orixe", Mirande, Polikarpo, I. eta Labaien, A. M.ek ere erabili zituzten halakoak.
Bestalde, elkarretarik ere erabiltzen da, bizidunekin ere bai:
Baliteke, elkar izenordainak jokabide propioa izatea, eta ez nahitaez aurrekariarekin lotua: Iparraldean zutan, zutarik, zutara… aski arruntak dira. Salbuespenez ari garela, ohart gaitezen hirugarren adibidean Duvoisinek hetan esaten duela, bizidunez ari bada ere. Hor “haien artean” esan nahi du, eta arrunta da holako formak erabiltzea hori adierazteko: idazleetan, ikasleetan eta antzekoek idazleen artean, ikasleen artean esan nahi dute. Nahiko sistematikoa da hau euskaraz, eta bereziki taldea, generoa, espeziea, edo oro har, izaera kolektiboa adierazten duten izenekin gertatzen da.
Kontuan izan behar dugu, ordea, animatutzat hartzerik ez dagoen izenak ez direla bizidunen moduan jokatu izan, eta ez dagoela ondorengoen ildoko tradiziorik:
Azkenik, batzuetan bereizketa ez da esan dugun gisan egiten: ezaguna da zalditik astora joate hura. Parekoak dira zebratik zaldira, edo izurdetik mazopara, denak literaturatik bilduak. Baina ez dugu esaten *Anttonitik, bai, ordea, zalditik jaitsi eta zaldira igo (egungo literaturan zaldira igo/igan ageri da, edo zaldira pasatu, adibide asko dira holakoak). Eta gripeak hartuz gero, medikura edo medikuarenera joaten gara, nahiz ez den lehenbiziko aldia umea medikuarengana eraman dugula. Beste batzuek medikuarenera nahiago dute. Zail da hemen arau zehatzik ematea, euskalkien artean ezberdintasunak baitaude. Gaur egun, idazleen artean gehiago erabiltzen da medikuarengana, baina hiztun askorentzat bi gauza aski desberdinak dira medikuarengana eta medikura/medikuarenera. Holakoetan mugak non jartzen diren ez da aise jakitea: zaldira/zaldi gainera igo bai, baina norbait zaldiarengana hurbildu, abiatu edo joan, egin daiteke, gaurko literaturak erakusten duenez.
Ikus Egungo Testuen Corpusean zenbat aldiz erabili den molde bakoitza.
lanaren aipamena nola egin...