Erabiltzaile Tresnak


morf:5:7

Adjektiboa

Izen Sintagmaren ardatzari, hau da, izenari, laguntzen dion osagaia da adjektiboa (SEGen izenondo esango diogu), izena nolakoa den esaten duena:

Ikus ondoko adibide hauek:

  • Mirenek umea agurtu du
  • Umeak Miren agurtu du

NESKA EDERRA DA ANGELINA JOLIEBi adibide horietan bi sintagma errepikatzen dira: Miren eta umea. Izenak dira biak (izen sintagma osatzen dute), berezia bat eta arrunta bestea, baina funtzio sintaktiko ezberdinak dituzte: lehenengo adibidean Miren izen sintagma subjektua da; eta bigarren adibidean, aldiz, osagarri zuzena. Beste izen sintagmarekin, umea, alegia, alderantziz gertatzen da: lehenengo perpausean subjektua da eta bigarrengoan osagarri zuzena.

Horrenbestez, bi kontzeptu bereizi behar dira: gramatika kategoriak eta sintaxi funtzioak. Gramatika kategoriak hitzen mota edo klasearen berri ematen dute: hitz batzuk aditzak dira (ikusi, etorri, hartu, oroitu), beste batzuk izenak (Miren, ume, kutxa, oroimen), beste batzuk adjektiboak (handi, txiki, bilbotar, sendo), beste batzuk adberbioak (bihar, etzi, herenegun, eta abar. Gertatzen da halaber, zenbaitetan hitzak kategoriaz aldatzea:

  • urrun bizi da
  • gizon dotorea da

Urrun adberbioa da, eta dotore, aldiz, adjektiboa. Baina ikus beste adibide hauek:

  • jendaki urruna dut hori
  • Patxi aski dotore etorri da

BRAHMS BIZARDUNA ZENHor alderantziz gertatzen da: urrun adjektiboa da, eta dotore adberbioa. Ez da hau holako aldaketak aztertzeko tokia, baina bai aipatzeko euskarak erakusten duen aldaketa horien berri emateko. Jo dezagun, dena den, hitzak taldeka sailkatzen ditugula, eta bakoitzari dagokion kategoria esleitzen diogula, alde batera utzirik oraingoz kategoria aldaketa hauen kontua.

Atal honetan adjektiboa izeneko kategorian sailkatzen ditugun hitzez ariko gara. Ikus ditzagun adibide hauek:

  • etxe politak garestiak izaten dira
  • etxe hori polita da
  • oso gizon lasaia da
  • txakur txiki-txiki bat hurbildu zitzaigun
  • erreka hau beste hura baino handiagoa da
  • bizardun jendea ez dut gogoko

Adibide batzuk jarri nahi izan ditugu erakusteko kategoria bakarrekoak izanik ere, adjektiboak aski testuinguru desberdinetan agertzen direla.

Batzuetan izenarekin batera ageri dira, bestelako “apaingarririk” gabe:

  • etxe polita
  • gizon lasaia
  • bizardun jendea

Beste batzuetan nolabaiteko mailakatzea onartzen dute:

  • txakur txiki-txikia
  • etxe handiagoa
  • ume potologoa
  • lana egintxe dago

Beste batzuetan predikatuak dira, aditz kopulatibo batekin lotuta aditzari:BADIRA HERRI POLITAK EUSKAL HERRIAN. ARIZKUN

  • etxe hura ederra da
  • ibai hau zabala da

Zenbaitetan adjektibo kalifikatzaileak dira:

  • liburu astuna
  • kale estua

Beste batzuetan erreferentzia-adjektiboak:

  • bilbotar jendea
  • kategoria gramatikala

Atal honetan, hortaz, puntu hauek guztiak aztertuko dira.

Beste hizkuntza batzuetan beste hitz mota batzuk ere sartzen dituzte adjektiboen artean:

  • erakusleak: hauek, horiek
  • posesiboak: neure, zure
  • galdetzaileak: zein, zer
  • guk “zenbatzaile zehaztugabe” izendatzen ditugunak: batzuk, guztiak
  • forman oinarriturik, ingelesez, esaterako, gramatika batzuk “–ing bukatutako adjektiboez” mintzo dira, euskararen –tze, -le, -ari… eta antzekoen parekoa. Egia da kantari edo saltzaile gisako hitzek adjektiboen funtzioa izan dezaketela euskaraz (neska kantari, gizon saltzaile…) baina batzuetan adjektibo gisa erabiltzen badira ere, egokiagoa da izentzat hartzea, beste izen batzuekin gertatzen den bezala (ikus hemen Adjektiboen eta izenen arteko muga atala).

Horrenbestez, izena aldatzen duten hitzak bakarrik joko ditugu adjektibotzat, eta bi mota bereiziko ditugu: kalifikatzaileak eta erreferentzia-adjektiboak:

  • izenaren berezko ezaugarria nabarmentzen dutenak: auto txikia → ADJEKTIBO KALIFIKATZAILEA
  • izena kanpoko beste zerbaitekin erlazionatzen dutenak: (arazo soziala) → ERREFERENTZIA-ADJEKTIBOA

Adjektiboaren definizio baterantz

Adjektiboa perpausaren osagai bat da, izenaren inguruan ageri dena. Izenaren kualitate bat adierazten du eta izenaren ezaugarri bat adierazteko erabiltzen da:

  • etxe gorria, katu txikia, bide estua…
kakotxa
kakotxa
Adjektiboa izenaren kualitate bat, ezaugarri bat adierazten duen osagai bat da

Adibide horietan adjektiboak artikuluarekin ageri dira baina adjektiboak ez du artikulurik behar ezinbestean:

  • etxe gorri hori, katu txiki batzuk, bide estu asko…

Adibide horietan artikulua sintagma osoarena da, ez adjektiboarena bakarrik.

Izenondoa: Izen sintagmaren osagai nagusietako bat da eta izenari laguntzen dio, hari buruzko informazioa ematen du, ñabarduraren bat erantsiz eta zer-nolakoa den adieraziz.

Adjektiboen funtzio murriztailea

Adjektiboek berez funtzio murriztaile bat izan dezakete zenbaitetan. Hori da adjektiboen beste ezaugarri bat. Konpara ditzagun ondoko bi perpaus hauek: Florentzia Toscanako hiri ederrenetakoa da

  • Italiako eraikin harrigarriek txundituta utzi naute.
  • ordenagailu eramangarriak gero eta gehiago erabiltzen dira.

Pentsatzekoa da Italian monumentu harrigarriak eta ez-harrigarriak izango direla, toki guztietan gertatzen den gisan. Baina hiztunak ez du bereizketa hori egin, eta hiri hartako monumentu guztiak jotzen ditu harrigarritzat. Edo, beste modu batera esanik, harrigarriak diren zerak bakarrik jotzen ditu monumentutzat. Gauza bertsua gertatzen da hortz zuriak, haitz gogorrak, gau ilunak, ezpain gorriak edo zelai berdea diogunean, adibidez. Aldiz, bigarren perpausean, eramangarri adjektiboak murriztapen bat ezarri dio ordenagailu izenari: hori esaten duenak nahita baztertzen ditu mahaiko ordenagailuak, eta multzo batekoak bakarrik aipatu nahi ditu. Lehen perpausean ez bezala, bigarren perpausean adjektiboak funtzio murriztailea dauka. Eta gauza bera gertatzen zaigu kale estu, kafe bero edo lankide maitagarri esaten dugunean ere, adjektibo horiek kale, kafe eta lankide mota batekin bakarrik lotzen baititugu.

Gaian sakonduz

Glosategia

  • Jentilizio: Norbaiten jatorria adierazteko erabiltzen dugun hitza, toki bateko pertsonak izendatzeko erabiltzen den hitza da, jatorritzat duten toki hori erreferentziatzat harturik.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Adjektiboa", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3