Erabiltzaile Tresnak


morf:5:7:10

Izenondoak mailakatzea

Izenondoek maila ezberdinetan kalifikatzen dituzte izenak, eta predikatu osagarrian ageri direnean ere mailakatzea ezberdina izan liteke:

  • autoa polita da
  • autoa oso polita da
  • autoa parkineko politena da

Mailaz maila, giza dorre garaiak egiten dituzte Katalunian Hiru adibide horietan esaten da autoa polita dela, baina edertasun horretan mailak daude, graduak daude.

Izenondo gehienek onartzen dituzte mailak, eta zenbaitetan aditzondoek ere bai: garesti izenondoak kualitate bat adierazten du, baina garestitasun maila hori aldatu egiten da: garestia, nahiko garestia, aski garestia, garestiagoa, arras garestia, oso garestia, garestiegia, garestiena… Hala ere, izenondo markatu batzuek ezin dute esanahiarengatik mailarik bereizi:

  • gizon begibakar bat atera zitzaidan bat-batean
  • *oso begibakarra, *beibakarregia…

Izenondoak mailakatzeko bide hauek aztertuko dira atal honetan:

  • Marka fonetikoak
    • Azentua (handiiia, jaaatorra, edeeeerra…)
    • Palatalizazioak (goxoa, xuhurra…)
    • Kontsonanteak indartzea (assssko, hassssserre…)
  • Marka morfologikoak
    • -sko/-xko
    • -ska/-xka
    • -xe
    • -tzar
    • -txo, to
    • -ats, -ail, -tsu
  • Izenondoak errepikatzea
  • Aditzondoak (arrunt handia)
    • Goi maila
    • Konparazioa (handiagoa)
    • Ezeztapena
    • Nahikotasuna
  • Aposizioak

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Izenondoak mailakatzea", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3