Euskaraz oso ohikoa da izenondoei marka morfologikoak gehitzea haiek mailakatzeko. Hauek aztertuko ditugu atal honetan:
Guztietan hauek dira erabilienak: –sko/-xko eta –ska/-xka:
Euskaltzaindiak ez du arau zehatzik eman aldaera horien inguruan baina Hiztegi Batuan eta Orotariko Euskal Hiztegian -xko/-xka moldearen aldeko hautua egin da:
Adierari dagokionez, zer alde dago forma baten eta bestearen artean?
-xka/-xko atzizkiak txikigarriak dira berez, eta nolabait, izenondoaren berezko adiera leundu egiten dute, aurretik nahiko gehituko balitzaie bezala: nahiko luzea, nahiko zuria / zurikara…
Soberatasuna edo gehiegikeria adierazteko ere erabiltzen da:
Hiztegi Batuak hauxe dakar gaztexko sarreran: gaztexko izond. 'aukeran gazteegia'
–xe atzizkia ere gehitzen zaie izenlagunei mailakatzeko (aditzei ere bai, adizlagunak sortzeko: egintxe, lotsatuxe, zabalduxe, akituxe… -xe atzizkia gehituta ia egina, pixka bat lotsatua, pixka bat zabaldua, ia akitua esan nahi dute horiek:
Adibide horretan, handiegi eta txikiegi esan nahi dute izenondoek. -xeago, -xeegi… Konparatzaileekin adibide asko daude:
-tzar atzizkia handigarria da, izenondoaren esanahia handitzen du, gehitu, areagotu. Bizkaia aldean asko erabiltzen da. Gehienetan izenekin (harritzar, atetzar…) ageri bada ere, Azkuek zioenez, zenbaitetan izenondoei ere lot dakieke: handitzar. Gaurko idazleen artean ere ageri da molde hau:
-txo eta -to atzizkiak txikigarriak dira. Izenekin (neskato, haurtxo, liburutxo) bezala erabiltzen dira beste kategoria batzuekin (ondotxo, gehitxo, ezertxo, polito), eta izenondoekin ere bai:
Bizkaierari buruzko atari honetan agertzen den gisan, -to atzizkia asko erabiltzen da euskalki horretan.
Bestalde, -r, -l, -n kontsonanteez amaitzen diren izenondoetan, -to atzizkia -do bihurtzen da:
Beste atzizki batzuk (-ats, -ail, -tsu) koloreekin erabiltzen dira batez ere: berdats, gorrats, berdail, gorrail, gorritsu… Sail honetakoak dira luzetsu, zoriontsu, distiratsu, irribartsu, arriskutsu…
Hiru atzizki horietatik –tsu bakarrik da emankorra, besteekin oso adibide gutxi daude. Bestalde, eta EGLU-I liburukian aipatzen den -antz1 atzizkiarekin oso lekukotasun gutxi daude:
lanaren aipamena nola egin...