Erabiltzaile Tresnak


morf:5:7:10:3

Bikoizketa indargarriak

Indarra emateko, batzuetan izenondoak errepikatu egiten ditugu, bikoizte indargarriak dira: Ipuin-Barreka

  • Eta azaldu nion Malenek pianoa behar zuela, eta pianoa garestia zela eta pianoa erosi behar bagenuen, berak eta nik, bion artean, Maleneri opari hori egingo bagenio, berak itxaron egin beharko zuela, eta berak opari polit-polita izangozuela, baina ez Eguberrietan. (Orain galdera berriak ditut, Lander Garro)
  • Umea eder-ederra zen. (Kolosala izango da, Sarrionandia, J.)
  • Gaxte-gaxteak ginen, eta irratia txiki-txikia, baldarra, sei urteko haur bati dagokion gisan. (Itsasoan euri, Garzia, Joxerra)

Errepikatze hau ez da izenondoekin bakarrik gertatzen, aditzondoekin ere gauza bera egiten dugu askotan:

  • Alferrik saiatu nintzen adierazten nire gurasoak eta izeba-osabak, Euskal Herriko jubilatuak, poz-pozik itzultzen zirela Tenerifeko hegoalde hartan egun batzuk pasatuta. (Lekuak, [:egile:atxaga|Atxaga]])
  • Bidezidorra, blai-blai eginda, labain zegoan oso, eta harritsu ere bai tarteka. (Putzu, "Txillardegi")
  • Elurtzan barrena zoaz eta neke neke eginda ailegatuko zara itsasertzera. (Lagun izoztua, Sarrionandia, J.)
Gogoratu: bikoizte hauetan, lehen osagaia deklinabide-atzizkirik gabe doanean, marratxoz lotuta joan behar du beti: handi-handia, zuri-zuria, oker-okerra… Ikus hemen Hitz elkartuen osaera eta idazkera araua

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Bikoizketa indargarriak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3