Erabiltzaile Tresnak


morf:5:7:10:4:2

Ezezkotasuna

Ezezko predikazioa adierazteko, batere hitza erabiltzen da:

  • Gorpuzkera ez du batere polita, ez horixe! (Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana)
  • Ertzainak agertu zirenean, lasterrari eman genion, baina gutariko batek - ez zen batere ikasle ona - atxilotuta pasatu behar izan zituen ordu batzuk. (Zorion perfektua, Anjel Lertxundi)

Aditzondoen saileko hitza da batere, eta izen predikatuetan bakarrik ageri da, ez bestelako izen sintagmetan:

  • *batere etxe merkeak ez dituzte saltzen.

Asis-co loria –ik marka duen izen sintagmetan ageri da:

Gabe duen izen sintagmekin ere oso ohikoa da:

  • Bapere lotsa baga eta arro arro,
    Erantzun eustanagaz bildurturik nago. (Ama euskeriaren liburu kantaria, Arrese Beitia)
  • Egun alaia zan. Zerua, batere odei gabe, osoro urdin zegoan. (Garoa, Aguirre, D.)
  • Hasieran ez nion utzi nahi izan, nik bidaia egunkaririk batere gabe egitea bainuen erabakia. (Agur, Euzkadi, Juan Luis Zabala)
  • Berna odoldua alkandoran bilduta bularraren kontra estutuz, aurrera egin zuen, bere parean erregularren ahotsak nekerik batere gabe entzun ahal izatera iritsi zen arte. (Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria)

Galde edo baldintza perpausetan ere erabiltzen da:

Batzuetan edozein esan nahi du batere hitzak:

  • Kantari zen ta dantzari hiriko bertze neskatxa batere baino gehiago. (Birjinia edo donceil christaba, Ange Marin / Mujika, J. A.)

Aditzondo huts gisa ere erabiltzen da:

  • Baina federekin eska dadin, batre dudatzen eztuela. (ABC edo Kristinoen instrukzionea, Leiçarraga)
  • Bere moduan Bizkaia
    bigunago ezta bapere. (Bertso bizkaitarrak, Lakarra)
  • Bere partetik bathere entseiatu eta premiatu gabe. (Elizen arteko Biblia)
  • Konfesaturik ere
    Ez dituzte batere
    Arimak garbitzen,
    Bainan bai tronpatzen. (Poèmes basques de Salvat Monho, Monho, Salvat)
  • Kopeta beltza batere argitu gabe. (Garoa, Aguirre, D.)

Forma arautua batere izan arren, aldaera asko ditu: batre, baterere, bapere, bape, batbere, bate…

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Ezezkotasuna", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3