Erabiltzaile Tresnak


morf:5:7:10:5

Konparazio atzizkiak

Orain arteko ataletan aipatu ditugun maila aditzondoen bidez izenondoaren maila bere horretan adierazten da, beste batekin konparatu gabe: oso handia, biziki lehorra, nahiko polita… esaterakoan handitasunari, lehortasunari edo politasunari maila ezartzen diegu baina ez dugu beste ezeren handitasun, lehortasun edo politasunarekin konparatu gabe. Izenondoak mailakatzeko, konparazioa oso bide emankorra dela ikusiko dugu atal honetan. Izenondoari zenbait atzizki erantsiz eman daiteke konparazio bidezko mailakatzea.

Atzizki eta konparazio bide hauek aztertuko dira hemen1:

1 Perpaus bakunaren eremuan ari garenez puntu nagusiak baizik ez ditugu ikusiko hemen. Informazio osagarria eskuratzeko, ikus Konparazio Perpausak atala

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Konparazio atzizkiak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3