-en atzizkiaren bidez izen baten kualitatearen gorentasuna adierazten dugu, beste izen batzuen kualitate berberarekin konparatuta. Superlatibo erlatiboak sortzen dira horrela. Adibidez, oso handia esaten dugunean, handitasunaren goi maila adierazten dugu baina handitasun hori ez dugu beste ezeren handitasunarekin konparatzen. Ostera, nirea da handiena esaten badugu, zenbait gauza elkarrekin konparatu ondoren egiten dugu baieztapen hori.
Horrenbestez, izenondoari -en atzizkia gehituz osatzen da superlatiboa: txiki-en, zatar-en, handi-en, ederr-en, urdin-en… Superlatiboen forma oso erregularra da, asko eta on izenondoen forma superlatiboak salbu: gehien eta hoberen (hala ere, ona izenondoak ere badu onena superlatiboa). Hurrena, aurrena, lehena, azkena… eta antzekoak ere superlatibo mota honetakoak dira.
Izenondoa predikatu osagarrian doanean, hau da, izen predikatua osatzen duenean, izenondoa bakarrik joan daitekeela esan dugu Adjektiboak predikatu osagarrian atalean. Superlatiboan dagoenean ere gauza bera gertatzen da:
Baina askotan izenondoa Izen Sintagma baten barnean dago, izenari lagunduz:
Holako sintagmetan izenondoa superlatiboan doanean, aurreko izena partitiboan joan daiteke:
Hala ere, partitiboa erabiltzea ez da beharrezkoa, eta literatura klasikoan, autoreek bata zein bestea erabiltzen dituzte, nahieran:
Eta gaurko idazleen artean biak erabiltzen badira ere, –ik partitibo marka gehiago erabiltzeko joera ikusten da:
Holakoetan, bekatu, etsai, opari, adiskide… multzo osoa kontuan hartuta, multzo horretako handiena, politena… aipatzen dugu. Ideia superlatibo hori adierazteko, beste zenbait esapide ere erabiltzen ditugu:
Beste postposizio batzuk ere erabiltzen ditugu: etxeetan / etxeetatik / etxeetarik… politena… superlatiboa dagokion izena zein multzotik atera den aditzera emateko bideak dira; hain zuzen ere, multzo horri dagokiolako esaten zaio superlatibo erlatiboa:
Hala ere, izena markarekin nahiz gabe erabil daiteke.
Euskaraz superlatibo hau baiezkoa da beti, ez du ezezko formarik. Horrenbestez, etxe handienaren parean ez dugu etxe gutxien handiena edo antzekorik. Halakoetan handi izenondoaren antonimora jo beharko dugu: etxe txikiena. Hala ere, tradizioan badira zenbait adibide:
Egungo idazleen testuetan ere aurkitu ditugu adibide batzuk:
Nolanahi ere, zenbait arlo teknikotan, zientzian, esaterako, badirudi gutxien(ik) beroen eta halako esapideak beharrezko gertatzen direla. Horren pareko -ago atzizkiarekin, adibidez, honelako esapideak ere badaude:
Izenarekin ez da gutiago egia… askoz ere sarriago erabiltzen da:
Gaurko idazleen artean ere badaude adibideak:
Azkenik, gogoratu, zenbait esapidek -en superlatiboa eskatzen dutela:
Egungo adibideak:
Adibide klasikoak:
lanaren aipamena nola egin...