Erabiltzaile Tresnak


morf:5:7:10:5:2

-ago

–ago atzikizkiarekin ere konparazioak osatzen ditugu: hau da, bi elementu jartzen ditugu erlazioan, eta bati besteari baino maila goragokoa baldin badagokio, izen horrek daraman izenondoari –ago atzizkia eransten diogu. Izenondo hori konparatiboa dela esaten dugu ondorioz: politago, handiago, gorriago, zatarrago, txikiago, zikinago…

Artikulu honetan

on, onago, hobe

Hemen ere badaude salbuespenak: on izenondoaren konparazio forma arrunta onago da1, baina askoz gehiago erabiltzen da hobe aldaera, bai literatura tradizioan bai egun. Fableak edo alegiak

  • Gu gaisto bezain ona, ta onago da berori. (Sermoiak, Lizarraga)
  • Konfesoreak aginduten daben penitenziagaz bere ateraten da zor ori: baia ez orregaz bere beti guztia, ezta onago bere. (Sermoiak, Zabala, J. M.)
  • Disposizione hori gabe lekhutik xanja ahal zeiteske, etzaiteske hargatik izan onago, ezen estuzu xanjatuko zeure burua. ( Jesu Kristoren Imitazionea, Aranbillaga)
  • Gauza askotan izatekoa din: onago izatekoa, yakintsuago izatekoa, orain ez dan zerbait izatekoa. (Kiton arrebarekin, "Orixe")
  • Bizi hobe baten usna, khristauak aldiz baitu, Hemen urus izaiteaz, hagitz ez dauka kontu: Hobea den hura noizbait, dukeien seguratu, Den emaille, den eskaille, griña xoilla hura du. (Fableak edo alegiak, Goietxe, L.)
  • G: Zergatik hobe da parropia Mezaren enzütia, beste bat beno lehen? I: Zeren parropia Mezala bilzen baitira lekhüko Jinkoaren haurrak zointan pronoa egiten baita. (Catechima laburra, Belapeyre)

Bestalde, ongi eta gaizki aditzondoak ere mailaka daitezke, eta horrela sortzen dira hobeki2, hobekiago eta gaizkiago aldaerak:

Erabilera

-ago atzizkiarekin sortutako konparazio izenondoa predikatu osagarrian dagoenean artikuluarekin nahiz gabe agertzen da: txakur hau biziago(a) da. Zein elementurekin konparatzen dugun esaten bada, elementu horri baino gehitzen zaio: txakur hau zurea baino biziagoa da. Azpimarratutako zatia beste honen laburdura besterik ez da: …zurea den baino biziagoa…:

  • Nire lana zurea baino gogorragoa da. ‹ Nire lana zure lana den baino gogorragoa da.
  • Amaiak marraztutako koadroa Lorearena baino koloretsuagoa da. ‹ Amaiak marraztutako koadroa Loreak marraztutako koadroa den baino koloretsuagoa da.

Bestalde, konparazioak ere mailaka daitezke:

  • auto hori beste hura baino azkarragoa da
  • auto hori beste hura baino askoz ere azkarragoa da

Horrelako aldeak markatzeko, askoz (zenb.), nabarmen (izond.), aise (aditzon.), biziki (adzlag.), dexente (izond.), pixka bat (izenond), apur bat (izenond) eta antzekoak erabiltzen ditugu:

  • ni baino askoz lotiagoa zara zu.
  • EHUren egoitza nagusia Deustukoa baino apur bat berriagoa da.

Denbora eta kantitatea adierazten duten aditzondoak ere erabiltzen dira:

  • bi ordu beranduago zabaldu zuten kontzertugunea. (zenbat beranduago?)
  • kilo bat sagar gutxiago erosi dugu. (zenbat gutxiago?)
  • galtzak hamar euro merkeago lortu ditugu. (zenbat merkeago?)

Bi elementuren arteko aldea zenbaterainokoa den adierazteko, instrumentala erabiltzen dugu (ikus hemen instrumentalari buruzko atala):

  • buruaz handiago zen Edurne senarra baino (=senarra Edurneri gehienez kokotseraino iristen zaiola esan nahi du).

Konparazioetan, beste era batera ere erabil liteke instrumentala:

1 Ereduzko Prosa Gaur corpusean ez dago adibiderik onago sarrerarekin
2 OEHk dioenez, Bizkaieraz eta Gipuzkeraz ez dago ia adibiderik, ekialdeko euskalkietan erabiltzen da batez ere

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-ago", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3