Erabiltzaile Tresnak


morf:5:7:10:5:2:2

Orduak euskaraz

Clepsidra edo ur erlojuek egiptoar antzinatzean dute jatorria Ordua adierazteko ere gutxi eta gutxiago erabiltzen dutugu euskaraz (ikus determinazioa atala):

  • seiak hamar gutxiagotan sartu ginen herrian
  • hamarrak hogei gutxi dira
  • Adibide klasikoak:
    • Goizeko bostak laurden gutxiagotan, lo gaizki eginda, ateratzen nuan maleta illunpetatik, eta illargiak argitutako patiñan sartzen nintzan, berotu nairik, gauak basamortuan otzak izaten bai-dira. Batek goizeko bostetan eramango ninduala abindu zidan, eta bostak laurden gutxitako pronto nengoela joan egin da. (Aprika-ko basamortuan, Anabitarte)
    • Opizial bat labak laurden gutxiagotan jeikitzen zan beste opizialarekin labetan txanda egiteko. (Poli, Anabitarte)
    • bost gutxiago dira —gaiñeratu zion Araibar-ek. ( Araibar zalduna, Erkiaga, E.)
  • Gaurko adibideak:
    • Eguzkia 5.45etan atera da; gure zortziak laurden gutxiagotan. (Naturaren mintzoa, Pello Zabala)
    • Hiritik atera zirenean ere, hizketan jarraitu zuen agureak, baina ez zegoen farolarik ordurako, eta Matiasek beltza baino ez zuen ikusten leihotik, gaueko hamarrak laurden gutxiagotan, eta iruditzen zitzaion leku txikia zela hura; are gehiago, iruditzen zitzaion errepidea baino ez zegoela bertan eta beste guztia beltza zela, egunez ere bai. (Van't Hoffen ilea, Unai Elorriaga)
    • Gau hartan nire semearen ondoan etzan nintzen, haren ohean, hain zuzen ere arratsaldean bertan - zortziak laurden gutxiagotan zehazki - jaso genuen albiste tamalgarriak - aitita derrepente hil zelakoa, alegia - semeari loak hartzea galaraz ez ziezaion. (Kafka Bilbon, Pedro Alberdi)

Euskaltzaindiak honetaz

Ikus Euskaltzaindiaren 35. araua, euskaraz orduak nola eman behar diren jakiteko.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Orduak euskaraz", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3