Erabiltzaile Tresnak


morf:5:7:11:1

Aposizio murrizgarriak

Demagun beste esaldi hau: Berria egunkaria

  • Vladimir Putin presidenteak urteak daramatza agintean.
  • Berria egunkarian azal berezia egin dute Parisko atentatuen harira.

Esaldi horietan aposizioan bi izen elkarren segidan daude, baina Izen Sintagma bakarra dago bakoitzean:

  • Vladimir Putin presidenteak: [[Vladimir Putinizena] [presidente(ak)izena]IS]
  • Berria egunkarian: [[Berriaizena] [egunkari(an)izena]IS]

Izen Sintagma bakarra osatzen dutenez, deklinabideko kasua sintagma osoari dagokio, eta beraz, sintagmaren bukaeran baino ez da agertzen. Hori horrela, aposizio ez murrizgarrien aldean, murrizgarrietan bigarren osagaia nahitaezkoa da, ezin da isildu. Aposizioko osagaiak lehenengo izena zehaztu edo mugatzen du, eta ez du koma edo marratxorik behar.

  • *Vladimir Putin urteak daramatza agintean.
  • *Berria azal berezia egin dute Parisko atentatuaren harira.

Aposizio murrizgarrien artean desberdintasunak daude, perpausean duten kokalekuaren eta adierazten dutenaren arabera:

  • Izenaren eskuinean jartzen den aposizioa da erabiliena:
    • -Lekuzkoak: sagardotegi, hondartza, mendi, jatetxe, denda…
      • Petritegi sagardotegia Astigarragan dago.
      • Izurde bat agertu da Kontxako hondartzan.
    • -Lanbidezkoak: andereño, irakasle, idazle, bertsolari, kirolari…
      • Toti Martinez de Lezea idazleak liburua aurkeztuko du bihar Gasteizen.
      • Maialen Lujanbio bertsolariak irabazi du Euskal Herriko txapelketa.
    • -Errespetuzkoak: jaun, apezpiku, andre, lehendakari, zuzendari, alkate…
      • Urkullu lehendakariak urte amaierako hitzaldia egin berri du telebistan.
      • Marixabel andereñoari ongietorria egin diote haurrek.
  • Ezkerrean ere ager daiteke aposizioa:
    • -Errespetuzkoak: (D)on, Aita, Frai, Sor, Sir, Lady… andereño…
      • Aita Barandiaranek ikerketa asko egin zituen euskal kulturan.
      • On Benantxio apaiza oso gizon zintzoa da.
    • -Ahaidetasunezkoak: osaba, izeba, aita, amona…
      • Aitona Nizetok istorio asko kontatzen zizkigun.
      • Osaba Aitor, noiz joango gara pilotan jolastera?

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Aposizio murrizgarriak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3