Erabiltzaile Tresnak


morf:5:7:11:3:1

Jaun, andere

Jaun, andere eta antzekoak izenaren ezkerrean nahiz eskuinean joan daitezke (tradizioan izenaren ezkerrean Ekialdean, eta eskuinean Hegoaldean). Hala ere, izen berezi batekin doazenean, izen horren eskuinera agertzen dira:

  • Arregi jauna aukeratu dute danborrada nagusirako buru.
  • Larrañaga anderea izan zen orduan alkate.

Erretore eta serora hitzak, bestalde, izenaren ezkerrean joaten dira:

  • Jaun erretorea etxez etxe joaten zen garai batean gaixoak bisitatzera.
  • Andere serorak dauka kanpotarrei ongietorria egiteko ardura.
  • Bexino! zer galtzak! Nork egundaino izan du holako galtzarik? Zer plegu xuxena, zer pontuak, zer sakelak, zer botoinak! Eta forradura! Jaun erretor xaharrak lephoan erabiltzen zuen fularño hura ez zen, segur gero, forradura hori bezen goxoa eta eztia.
  • Jaun erretoreak hala galdeturik (Supazter xokoan, Barbier)
  • Azkaingo jaun erretor zenak Uztailaren zazpian bere populuari erran zion ondoko astean eman-araziko zuela lehen komunioneko erretreta: handiek ere ongi eginen zutela erretretari jarraikitzea. (Artho-xuritzetan, Zerbitzari)
  • Atzo, komedia bat muntatu dautzue, bai zuri eta bai andere serorari. (Roxali, Larzabal, P.)
  • Emozute guziz egungo elizetako andre serorei dirdir eta ñirñir egiten duten aphaindura distirant hoitarik. (Gontzetarik jalgiaraziak, Hiriart-Urruty, J.)

Izen bereziekin, ordea, tradizioan hurrenkera biak erabili dira, izenaren aurretik nahiz ondoren. Gainera, andre, andere eta andra aldaera guztiak erabiltzen dira, idazlearen eta euskalkien arabera (idazle berberak andre eta andere ere erabili izan ditu):

  • andre:
    • Ta andre Kaxilda'ri esan nion illar alietan begiratu zezala ondo, tartian xaldibitarrik sartu ez zedin. (Neskazar, Altzaga, T.)
    • Apaiz jauna A! Hori txoriburua! Andre Kiteri Donostiarra izan. (Maitasunak, Barriola)
    • Bigarren Irudia Lehengoak eta Andre Anjela, Andre Ilari eta Karmentxo (Andre Anjela eta Karmentxo elkarri besoa emanaz atzetik sartzen dira. (Maitasunak, Barriola)
    • “Zure andre zar Isabelek izan behar du seme bat eta Joan da zuk zere seme oni ezarriko diozun izena, zure seme hau izanen da zure poz eta atsegintz andirako datorren humea, ta hume beste anitzi ere atsegin eginen diena; bada onen jait-egunean jaio delako berriarekin munduko anitz poztuko dela” (Igande eta festegunetarako irakurraldiak, Mendiburu, S.)
    • Joakini aingeru bat esatera: “ Aditu ditu Jangoikoak zure ta zure andre Anaren otoitz humillak eta izanen dezue eskatu dezuten humea; bada aurdun geldituko da Ana ta Jangoikoak ematen dizuten alabari eman behar zaion izena da Maria. (Igande eta festegunetarako irakurraldiak, Mendiburu, S.)
    • Ateratzen da andik Adan ixill-ixillik, eta berekin bere andre Eba daramala. (Jesusen amore-nequeei, Mendiburu, S.)
    • Apaña zatoz, andre Ana Josepa. (Garoa, Aguirre, D.)
    • Beti Arnoldo, beti andre Luzia, beti arpegi illuna, beti txoria gordeta, eta azkenean ateak itxi. Mendiolako nagusi bera zala irudituten iakon: il zirala, ez ekian noiz eta zelan, andre Luzia eta Arnoldo. (Auñamendiko Lorea, Aguirre, D.)
    • VII On Makario ta Andre Joxepa (barrendik) Andre Joxepa: Ez dago agilandorik. (Gabon, Soroa, M)
    • Oraintxe izan da hemen andre Prudentxi. (Barrenen arra, Soroa, M)
    • (Batixtak Jaxinta Moko entzuten duenean mailuarekin soinu handia ateratzen du, Kaximirak entzun ez dezan) Kaximira: Adi ezazu: polikitxo hitz horiekin, nire amak ez du horrelako izenik; nire ama, andre Jaxinta deitzen da. (Ezer ez da festa, Soroa, M)
    • ANDRE XERAPI: Martiñeren laguna. (Ezkondu ezin ziteken mutilla, Lizardi)
    • Eta, andre Ageda onik dago? Eta txikiak? Hain xuxen ere atzo ikusi nuen txikiena. ([:egile:lizardi:obra|Bi ahizpak]], Lizardi)
    • ANDRE MADALEN: (Ataritik) Bazoaz, Manttoni? MANTTONI: (Berdin) Oiloetara, andre Madalen, oiloetara: berehala nator. ([:egile:lizardi:obra|Bi ahizpak]], Lizardi)
    • Andre Manttoni gajoari baino probetxu hobea egingo al dik XABIER: Gogoratzen al zaik, pastela jan genionean? ([:egile:lizardi:obra|Bi ahizpak]], Lizardi)
    • LUZI: Zirzil, ago-andi! ARIZTI: Senargai on bat, txiro dalako, neskatxa gabe zurtz utzi, andre Luziren barkamenakin iruditzen zait itsusi. (Urlo, Azkue, R. M.)
    • GARAZI DOATSUA Biamonean iñor ez nagi: denak Aspelats-aldera, Andre Garazi ongilleari eskerren eman, eskera. ("Euskaldunak", "Orixe")
    • Bazuelarik jadaneko zazpi egun preso zaudela, deusere jan gabe, eta, aldiz, azote ukhaldika joak egun guziz, Manucak ekharrarazi zuen bere aintzinera San Placideren arreba, Andre Flabia, eta entsaiatu zen, agintzarik ederrenen bidez, hari bere erlisione sainduaren arnegarazterat. (San Benoaten bizitzea, Joannateguy)
    • Joannes Labrit eta Andre Katalina Heretiko izanez, hoztu eskalduna; Jarri españolekin fuero beiratuz; Aita saindu Juliok berak engaiatuz. (Eskaldunac, Hiribarren, J.M.)
  • andere:
    • Zer egin zare? Berriz ere lanarekin samurtu? XANTXO: (Trenpu-trenpuan, zakua eta pala bizkarrean) Hop, barkatu, Andere Merasa!. (Antzerki laburrak, Larzabal, P.)
    • MADALEN: Gure apezpikuak ere agurtu ote din delako andere Ponpida? PANTXA: Ez. (Matalas, Larzabal, P.)
    • ERRETORA: Agian ba, andere Adela. (Hila espos, Larzabal, P.)
    • Andere Geaxane bazabilan, hara hunat, sukhaldeko lanen egiten. (Lehenagoko Eskualdunak zer ziren, Elizanburu, M.)
    • Erreginak ez zuen nahi izan kofesatu yuramentua eginik zagoen Girard, aphez xizmatikoari; bainan andere Fauchek igorri zakon presondegira, anhitz hogoxineko urhe pagatuz haren zaintzalecri, Morde Magnier, yuramentua egin nahi izan ez zuena, eta geroago, Frantziako Elizari bakea emana izan zenean, Pariseko eliza batean erretor izan behar zena. (Frantziako hirur errepubliken ixtorioa laburzki, Elizanburu, M.)
    • Andre Souza bera ahalkez zadin pikarraitü bere maiñaten eretzian, nekez zian mantharra lürrilat egoitzi ta ber denboran hariñan eskiez xilho bat eginik gerrentzialdrano zen hartan ehortzi. (Filosofo huscaldunaren ekehia, Eguiateguy, J.)
    • Andere Berriozabal athean zagon, noiz ethorriko ginen, bi hirur alaba maitagarriekin: eta aldean bi Uztariztar, Edmond Detxart Portueneko semea Thérèse Hiribarren jaun notariaren alabarekin. Andere Berriozabal zen gure begitartea luzatzen hasia zela ohartu. (Metsikorat, Zerbitzari)
    • Or dezute, bada, Andereño Ibaibeltz. (Euskera aundiki-soñekoz, Lizardi)
    • An dator Campoamor andereñoa. (Euskera aundiki-soñekoz, Lizardi)
    • Üskaldünek eta Biarnesek maite zien debozionian joaitia Andere Dona Maria Sarranzekoagana eta grazia hanitz ardiesten zien. (Maria birjinaren hilabetia, Intxauspe, E.)
    • […] e? Ta ez dakit nik zer eta badakit nik zer, e? Ta mojatxuak onak dira, e? Baina agintzaliak! Eta ez dit neri inork agintzen! Naiko naiz ni nere buruari agintzeko! Orretarako gatxeuden! Ez ginuken oraintxe besterik bear! Ez dinagu oraindik bururik galdu ez! Eta etorri dedila orain andere Ines betiko leloakin, erruki-etxera juteko ta esanaz. (Gau-ostatua, eta beste, Iruretagoiena, J.)
    • - Zer gomutara niri etorriko, ta gure aita zanari bein baiño sarriago entzun neutsan, gure ama izango zana lenengoz ikusi ebanean, ezeutsala andere Juana Isastik lotsaz itz bat egin, biotzez maite izanarren. (Latsibi, Azkue, R. M.)

Artikuluarekin ere erabiltzen da andre, andrea moldea sortuz:

  • Joakin LizarragaBataiatu zireguziak; bera deitu ze Eustakio: andrea Teopiste: bi semeak Agapio ta Teopiste. (Sanduen bizitzak, Lizarraga)
  • Baña Marziano etzego sinestatzeko: berrirosarrarazi zitueguziak kalabozoan; etamanatu zuebere Andrea Marzionila zoeiela ikustera semea, ta zegola arreki irur egunes, al bazezake itzularazi: baña kontra agitu ze. Julian, il biztua, ta bere semea, ta bere andrea, pensatzeko espazio iagoreki, ezi orañotiratzen zueamore naturalak. (Sanduen bizitzak, Lizarraga)
  • Batzuek burlatzen zute, berze batzuek ziote nai zutela aditu berriz ere: Zenbait bakotxkonbertitu zireberladanik federa, eben ertean Dionisio, ta bere Andrea Damaris, zein etxera deiturik Apostoluakonfirmatu zirefedean ta bataiatu. (Sanduen bizitzak, Lizarraga)
  • Andik irur ordu guti gorabera ellegatu ze bere Andrea Safira etzekiela deus alakorik: erran zio S. (Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak, Lizarraga)

Artikulurik gabe ere bai, inoiz:

Laphitzek ere erabiltzen du artikuluarekin:

Adibide asko daude andrea izenaren ondoren jarrita, artikuluarekin nahiz gabe:

  • Zuek negu ona pasatu al dezute? DOMINI ANDREA: Jainkoari eskerrak gaitzik gabe. (Jostuna, Labaien, A. M.)
  • Apaizak Elekta Andreari, eta bere semeai, zeñak nik egiaz maitatzen ditudan, eta ez bakarrik nik, baita egia ezagutu duten guztiak ere, 2. (Biblia III, Uriarte)
  • Iauna agertu zitzaion sarri bere Amari, gero Madalena andre bere penitentari. (Noelac, Etcheberri (Ziburukoa))
  • Zorigaitzez Clitandre-k ez du Philamente andereari kausitzeko behar laitekenik: giza-gaizoak erakusten du ez duela emaztetan jakitatekeria batere estimatzen eta dena mespretxu dela etxeko jainkotzat daukaten Trissotin basa-poetarentzat. (Euskal Literaturaz, Lafitte)
  • Eskritura saindiak ere loa, eta herioa biak bardin estimatzen ditu, noiz ere Lazaro, IESU-KRISTO Iaunaren Adeskide handia, Maria Magdalena, eta Maria Martha anderen anaie propia, hilez geroz gure Iaunak piztu, eta resuszitatu baitzian bere, hitz saindiaren bertute handiaz, gure Iaunak erran zian. (Onsa hilceco bidia, Tartas)
  • Arima penitenta eta debota, egizu Santa Teresa andere serora espaiñola hark beqala. (Arima penitentearen okupazione debotak, Tartas)
  • Izen polliskoa eta menturaz Azkaineko neskatxa zenbeitek, balakite, atseginekin har lezaketena! Erran gabe doa Azkaindarrek zerbeit kantatu ziotela Larrunen Eugenia andereari. (Azkaine gure sorterria, Zerbitzari)
  • Morales andereak, idazkaria zan eta, urteko agiri edo memori osoa irakurri eban. (Azalpenak, "Lauaxeta")
  • Bordales andere bere adintsuko batekin adixkidetua zen. (Buruchkak, Etchepare, J.)
  • ELIZA EZ DITEKE UTZ KHORO BATEN GATIK Napoleonek erran zion egun batez Montesquiou Andreari: horra Bernadote errege; etzaitzu handi dela? - Bai, jauna, ihardetsi zion; bainan gauzari ikusten diot itzala: khoro baten gatik, utzi du bere aiten sinhestea. (Eskaraz egia, Hiribarren, J.M.)

Jaun hitza, bestalde, izenen ondoren joaten da gehienetan:

  • Jainko Jauna ikusten dut zeruko gortearen erdian jarria. (Liburu ederra, Duvoisin)
  • Biharamunean Iñazio meza entzun eta zaldirat igaiterat dohalarik, hor agertzen zaio Loiolako apheza: “Iñazio jauna! zure ganat igorria naiz zure mezutzerat, Loiolako Jaunak, haren semek, haren anaiek, ahaide eta adixkidek, bozkariorekin egurikatzen zaituztela. (Bi saindu hescualdunen bizia, Laphitz)
  • Huna laburzki zertsu erran zuen: “Erretor naizenaz geroz, nere hamahirugarren bikarioa nuen, Larzabal jauna. (Oroitzapenak, Larzabal, P.)
  • Sabarots jauna ginuen musika erakaslea, ez larderia haundikoa baina zenbaitek ainÍtz zar diote, bakotxak musikan ere zaukan edo ez zaukan dohainaren araberan. (Ene artzain-etxolak, Larre, E.)
  • IJITOAK LUMERO ZINKOAN - I- - Nola dezu izena? - Nik, Juez Jauna, izen ederra det; nik merezi baiño obea; ez naiz lotsa esaten, bada guziz onradua da nere izena. (Euskalerritik zerura eta beste ipui batzuk, Urruzuno)
  • - Nola ordea? - Ara epaikari jauna: Zakur au, norena da? - Nagusiarena. (Pernando Amezketarra, Mujika, G.)
  • Amezketako alkate jauna agertu zan lendabizi ta Pernandoren izena ospatzera errira etorri ziran guzioi eskerrak eman zizkien. (Pernando Amezketarra, Mujika, G.)
  • Baña arrotzar au maipuruan jarri zanean, maia serbitzen zebilltzanak alkarri ziotsaten: Baldiñ gure Konde Jauna hilltzen bada, Golo asko-jakin tranpatsu au gauza guzien jabe eta gure Jaun eta buru egingo bide dek; baño guziaz ere orren naurruan egon nai ez nikek. (Santa Genobebaren bizitza, Arrue, G.)Gregorio Arrue
  • Mai urenean ezkerretik eskuira, onelaxe jarri ginan: iru zinegotzi, ni, Leon, Mistress Olaz, bereter jauna, Medel, alkatea ta beste bi zinegotziak. (Ardi Galdua, Azkue, R. M.)
  • Arizpe jauna: emakume onen txaldankeria obekixeago negurtu al dezazun, orain aste ta erdi-inguruko gertakizuntxo bat jakin-araziko dizut. (Ardi Galdua, Azkue, R. M.)
  • Mireioren amak onetsi zitun aren itzak, eta beorzaiak par-irrika esan zun: Erraimun yauna, ba-noa; Camargako beorzaiak eltxo-zizta ezagutzen baitu, naski. (Mireio, "Orixe")
  • Karlista nagusien adieraziz joan zitzaizkion Santa Kruzi Berara, Luziano Mendizabal jauna, Patrizio Orkaiztegi jauna ta Andoaingo Larreta gazteena, arren, zetorrela Lizarragaren menpera, ta batean geigo egingo zutela. (Santa Cruz apaiza, "Orixe")
  • Bañan Xanti jauna, sendakin gaztea agertzen zaiote, beti bezela bere zizpaz eta eizeko itxuran dator. (Ekaitzpean. Ipuinberri, Eizaguirre)
  • Sagu gaxuak garraizika onela otoitzen zion leoiari: - Azketsi jauna! Utzi bizirik, arren, ordainduko dizut-eta! - Ze ordain eman lezake sagu gaxu onek? - zion leoiak bere artean, ezetsirik saguaren laguntza. (Ipuin laburrak, Garitaonandia, B)
  • IPUI 10 Leoia, Basaurdea, Zezena ta Astoa Arkitzen zan Leoi jauna zaarraz gañetik gaixoa, argala, ta aginte gabea. (Ipui onak, Moguel, B.)
  • Amando iauna onkaiz bete-beterik, Riktrudis baiño iru urte lenago ilda ioan zan Iaungoikoagana, Euskal-Errian, kristiñauak asko ugaritu zirala ikusita gero. (Auñamendiko Lorea, Aguirre, D.)
  • Tira, ba, Araibar jauna, ez dut zertan geiago zuri lan-ordurik debekatu. ( Araibar zalduna, Erkiaga, E.)
  • An, jentearen aurrean ostiko-muturraz atzekaldea mindu eutsana, ez zan besterik Olarratz jauna baiño. Beste aldekoen nagusi, dirudun jauntxua erabat esan, Olarratz jauna izan oi zan. (Batetik bestera, Erkiaga, E.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Jaun, andere", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3