Erabiltzaile Tresnak


morf:5:7:4

Izen koordinatuak eta adjektiboak

Izen Sintagma batzuetan izenondo bakarra izan arren, izen bat baino gehiago elkartzen dira, juntagailu bidez. Halakoetan izen sintagma osoa hartu behar da kontuan, bi izenek bat egingo balute bezala, eta aditza ere singularrean joango da:

  • Mikelen negar eta haserreak kezkatu ninduen / *ninduten
  • Mikelen negar eta haserrea ikusi nuen / *nituen

Horri adjektibo bat eransten bazaio, singularrean joango da:

  • Mikelen negar eta haserre handiak kezkatu ninduen
  • Mikelen negar eta haserre handia ikusi nuen

Mikelen negar eta haserre handiek kezkatu ninduten esan daiteke, baina kasu horretan haserrea bera plurala da jada: Mikelen negar eta haserre handiak ikusi nituen.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Izen koordinatuak eta adjektiboak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3