Postposizio hau ere adlatiboaren gainean eraikia da, adlatiboari, -INO atzizkia erantsita. Gainerako leku-denborazko postposizioetan bezala, hemen ere kontuan hartu behar dira jokoan sartzen diren moarfemak:
a) Mugagabean eta mugatu pluralean, -ta artizkia agertuko zaigu. Orobat, sintagmaren determinatzailea erakuslea bada:
b) Sintagma [+animatua] bada, -ga artizkia agertuko da:
-RAINO postposizio sintagma, -RA postposizioduna bezalaxe, mugimendu aditzei lotua ageri da. Hortaz, leku-aldaketa adierazten duten predikatu horiek hautatua den heinean, osagarri izango da. iritsi aditzak, adibidez, duen esanahia duelako hain zuzen, postposizio sintagma hau hautatuko du baina baita eraman, joan, bota eta beste zenbait aditzek ere:
Mugimenduaren azken muga adierazten du. Horrenbestez, 'muga' adierarekin bateragarri diren predikatuen gobernupekoa izan behar dute: iritsi, sartu, etorri, ekarri, eraman, salto egin… baina ez, abiatu, ibili, …
Leku/denborazko postposizio sintagmez ari garenez, esan dezagun, oraingoan, denboraz ari garenean, ‘azken muga’ hori adierazteko, ARTE postposizioaz baliatzen garela gehienbat:
Hala ere, euskalkien artean badira diferentziak. Hona hemen adibide polit bat kontu hau ilustratzeko balio dezakeena:
Azkenerarte-k denborari egiten dio erreferentzia, noiz arte? alegia. Hil arte esatea bezala litzateke. Aldiz, azkeneraino-k espazioa edo du, azpian, ‘sakoneraino’ esango bagenu bezala, errebeldia azken muturreraino.
Bestalde, NORA/NORAINO bikotearen parean ARTE/ARTEINO ere hor dugu. Eta denborazko perpausetan, ni hemen naizeino bezalakoak ere taxu beretsukoak dira: -INO edo honen kideko atzizki bat dute denek ere.
lanaren aipamena nola egin...