Erabiltzaile Tresnak

morf

Hau dokumentuaren bertsio zahar bat da!

Partitiboa, kasu marka?

Partitiboa kasutzat hartu izan da euskal gramatiketan, absolutiboaren aldaera gisa. Deklinabide zerrendak egiten zirenean beti ageri zen han nonbait absolutiboarekin edo ergatiboarekin batera. Baina ez du deusik ere ikusteko kasuarekin, partitibo marka hori mugatzailea baita kasu askotan: etxerik, mendirik, kalerik, umerik, eta abar (beste batzuetan, noski, adberbioa). Horregatik mugatzaileen sailean aurkituko duzu.

Erreferentziak

  • Goenaga, Patxi. 2009. Euskal Gramatika: egiturak eta osagaiak. eskuizkribua, UPV/EHU.
  • Rijk, Rudolf P.G. de. 1972. “Partitive assignment in Basque.” ASJU VI. 130-172.[Berrargitaraturik: 1998. De lingua vasconum: Selected writtings. Bilbo eta Donostia: UPV/EHU eta Gipuzkoako Foru Aldundia. 151-182]
  • Trask, R.L. 2003. “The noun phrase: nouns, determiners and modifiers; pronouns and names”. In J.A. Hualde & J. Ortiz de Urbina (eds.) A grammar of Basque. Berlin / New York: Mouton de Gruyter. 113-170.

Morfosintaxia

Hizkuntza baten arau morfologiko eta sintaktikoak ikertzen dituen diziplina linguistikoa da morfosintaxia. Morfologia eta sintaxia elkartzen ditu morfosintaxiak:

  • Morfologiak hitzen barneko egitura aztertzen du.
  • Sintaxiak, berriz, perpausen barneko egitura.

Biak uztartuz eta gramatika arauei jarraituz osatzen dituzte hizkuntzek esanahaidun perpausak. Horiek guztiak ikusiko dira hemen.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Morfosintaxia", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3