Erabiltzaile Tresnak


zalantzak:1

Izenaren ingurukoak

Ondoko lerroetan jarriko ditugu determinatzaileen eta komunztaduraren inguruan sor daitezkeen galdera eta zalantza batzuen erantzunak: nahiko(a) lan, hau mutilau, asko etorri d(ir)a… bezalakoen inguruan sortzen dira zalantzak. Zergatik? Askotan errezetazaleak izan gara euskaldunak, formulazaleak. Holako formulak ez ditu eman Euskaltzaindiak, norbaitek asmatu zituen bere garaian. Batzuk zuzenak dira, beste batzuetan zalantza handiak ditugu, eta hori gertatzen zaio hiztunari ere, bereziki idazten hasten denean. Hemen saiatuko gara gauza batzuk argitzen.

Hemen ukitzen diren gaiak, besteak beste, honako hauek dira:

  • nahiko lan / nahikoa lan / nahikoa lana
  • mutil hau / hau mutilau
  • Nor etorri da? / Nor etorri dia
  • urte askoan / urte askotan
  • lau urtetik / lau urtetik behin / lau urtetarik behin
  • bitxiago(rik) eta hilgarriagorik
  • ardi oro ona da / ardi oro onak dira / ardiak oro onak dira
  • guzti
  • juntadurari buruzko ohar bat
  • etxe handiena / etxerik handiena
  • elkar / bata bestea / batak bestea
  • nor arraiok / nork arraio / nork arraiok
  • beharrezko jo / beharrezkotzat jo

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Izenaren ingurukoak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3