Ondoko lerroetan jarriko ditugu determinatzaileen eta komunztaduraren inguruan sor daitezkeen galdera eta zalantza batzuen erantzunak: nahiko(a) lan, hau mutilau, asko etorri d(ir)a… bezalakoen inguruan sortzen dira zalantzak. Zergatik? Askotan errezetazaleak izan gara euskaldunak, formulazaleak. Holako formulak ez ditu eman Euskaltzaindiak, norbaitek asmatu zituen bere garaian. Batzuk zuzenak dira, beste batzuetan zalantza handiak ditugu, eta hori gertatzen zaio hiztunari ere, bereziki idazten hasten denean. Hemen saiatuko gara gauza batzuk argitzen.
Galdera |
---|
Nola esan behar da, nahiko ala nahikoa: nahiko lan ala nahikoa lan? |
Erantzuna:
Biak erabil daitezke, nahiko eta nahikoa. Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna liburuan esaten den bezala (1993, 139 or.), nahikotasuna adierazteko, besteak beste, bi hauek erabil daitezke, “biak aski berriak, orain dela ehun eta hogei bat urtetik honakoak. Orobat nahiko gehixeago erabiltzen da, antza denez, eta nahikoa sortaldekoa da batez ere”.
Auzi horri buruzko argibide gehiago Orotariko Euskal Hiztegian edo Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian aurkitu daiteke.
Galdera |
---|
Bizkaierazko molde hau onartzen al da euskara batuan? hau mutilau; honek mutilak esan du; hauek mutil guztiak; honek gizon guztiok |
Erantzuna:
Gai honen inguruan dagoen araudi bakarra Euskaltzaindiaren 4. arauan jasotzen da, hau guz(t)ia-ri dagokion arauan. Besteak beste, han esaten da hau guz(t)iau eta hori guz(t)iori oso bidezkoak direla, baina ez ordea *gizonau modukoak.
Gatozen kasuak banan bana aztertzera:
Galdera |
---|
Komunztadura singularrean edo pluralean? Zenbatzaile zehaztuekin, hots, zenbakiekin, 1 ez diren zenbaki guztiekin hobesten da plurala, salbuespenak salbuespen: 3 € balio du/*ditu filmak ordu bi iraun zuen/*zituen edo pilo bat, makina bat edo mordo bat zenbatzaile zehaztugabeen kasuan, aditza singularrean komunztatu behar dela, bat zenbatzaile zehaztua daramatelako. Araurik badago edo forma bat hobesten badu Euskaltzaindiak, zein da? Eta zer gertatzen da galdetzaileekin? “Nor” etorri dira/da? “Nortzuk” etorri dira/da? |
Erantzuna:
Guztiak ematen dira ontzat. Aipatu behar, hori bai, sail bakoitzeko azken adibidea (hirugarrena eta seigarrena) ez direla lehenesten: bigarren adibidea hobesten da hirugarrenaren aldean; eta seigarren adibideak euskalki-marka du (“batez ere Bizk.”) Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan (ikus nortzuk eta zeintzuk sarrerak).
Galdera |
---|
Denbora adierazteko, urte askoan ala urte askotan? Eta urte askoko ala askotako? Lekua adierazteko, berriz, etxe askoko arazoa ala etxe askotako arazoa? |
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren 34. arauak dioenari jarraituz, -ko erabiltzea hobesten da prezioa, adina, distantzia, denbora… adierazten duten sintagma zenbatzailedunetan: horietakoak dira urte askoko gizona (adina), eta urte askoan bizi izan naiz Gasteizen (denbora); horietan, beraz, -ko hobesten da.
Hala ere, -ta- erabili behar dugu batzuetan: nongo galdera dugunean, edo dagokion sintagmaren azpian -tan inesiboa dagoen kasuetan: horietakoa dugu azken kasua, etxe askotako arazoa (etxe askotan dagoena/dutena, nongo galdera azpian duena); hor, beraz, -tako.
Galdera |
---|
Maiztasuna adierazten duten moldeen artean, lau urtetaRik behin eta lau urtetaRik lau urtetara aipatzen dira. Zer esan nahi du horrek, gaizki daudela lau urtetaTik behin edo lau urtetaTik lau urtetara? |
Erantzuna:
Ez du esan nahi gaizki dagoenik; izan ere, arauetan, oro har, kontua ez da izaten zer dagoen gaizki eta zer ez, zer den gramatikala eta zer ez, baizik euskara batuan erabiltzeko forma hobetsia, tradizioduna, erabileraz nagusia zein den, hobesten dena zein den; kasu honetan, ezin esan dezakegu Lau urtetatik behin ezgramatikala denik; arauarekin aditzera eman nahi dena da tradizioz nagusi dena mugatua dela (Lau urtetik behin), edo aukeran ematen diren beste egiturak.
Aukeran ematen da lau urtetarik behin ere, Iparraldean tradizioa duelako, forma mugatuarekin batera, baina Hegoaldeko tradizioan nagusi da Lau urtetik behin bestearen aldean (lau urtetatik behin egituraren aldean), eta horregatik ez da agertzen azken hau forma hobetsien artean. Eta hiztun askok, besterik gabe, lau urtetik esaten dute:
Galdera |
---|
Bi izenordain eta juntagailuaren bidez lotuta doazenean, biak deklinatu beharrean gaude, alegia zuri eta bioi onargarria litzateke eta ez ordea zu eta bioi. Alabaina, nola egin behar dugu biak izen arruntak direnean? Alegia nola esan behar dugu? Ez dago munstroen artean basiliskoa baino… a) bitxiagorik eta hilgarriagorik., b) bitxiago eta hilgarriagorik., c) bitxi eta hilgarriagorik. |
Erantzuna: Onartzekoa da galderako esaldi hau: Ez dago munstroen artean basiliskoa baino bitxiago eta hilgarriagorik.
Euskaltzaindiaren 111. arauan esaten denari jarraituz, izen batek izenondo bi dituenean, onartzen da izenondoen zuzeneko juntabidea; alegia, kasu-marka bukaeran bakarrik jartzea. Horren erakusgarri, adibide hau ematen (eta onartzen) da han:
Gauza bertsua da galderako adibidea:
Jakina, lehenbizikoa ere guztiz zuzena eta egokia da, hirugarrena ez bezala (konparaziozko interpretazio horretan: munstro bitxiagoa esan nahi da eta ez munstro bitxia):
Galdera |
---|
Oro zenbatzaileak jokabide bat baino gehiago ditu. Izen sintagma soilari dagokiola, haren eskuinean, orok kasu atzizkia hartzen duela. Gizon oro hilkorra da Gizon orok badaki Kanta beza bazter orok Jainkoaren loria Berri itxurako oro ez da beti berri. Adibide horiek Ibon Sarasolaren hiztegikoak eta Euskaltzaindiaren Euskal gramatika laburra: perpaus bakuna liburukoak dira. Horietan guztietan, singularrean dago aditza, baina beste honetan pluralean: Enetzat ardi oro onak dira zahar eta gazteak. Bietara joka daiteke? Hobe da singularrean erabiltzea? |
Erantzuna:
Beharbada, ohikoagoa izan liteke halako egituretan singularreko komunztadura, baina zuzena dela esan behar da pluralekoa erabiltzea ere; hona halako jokaera erakusten duten literatura-tradizioko adibide batzuk:
Kasu marka (batez ere kasu marka gramatikala: absolutiboa, ergatiboa eta datiboa) ere har dezake, noski, oro zenbatzaileak determinatzen duen sintagmak. Horrela, aukera hauek ditugu:
Egitura horiek dira maizen ageri direnak. Zeren literaturan ez da aurkitzen bestelako kasu marka duen adibiderik, esan nahi baia, kasu gramatikalaz beste kasuekin osatutako adibiderik.
Esate baterako,
bezalakorik. Aldiz, izenaren eskuineko aldean,
eta abar arruntak dira egungo testuetan, batez ere Ipar Aldeko idazleek egiten dituztenetan.
Oro zenbatzaile orokorra bakarrik agertzen zaigun adibideetan ere aurkitu daiteke pluraleko komunztadura:
Galdera |
---|
Zuzenak dira honako esaldi hauek? Liburu guztia irakurri dut, Arrazoi guztia daukazu, Aste guztia egin dut kanpoan, Egun guztia eman du lotan, Ordu guztian ez da isildu. Zein kasutan erabil daiteke guztia osoa-ren baliokidetzat? |
Erantzuna:
Zuzenak dira galderan aipatzen diren esaldi guztiak. Literatura-tradizioan dokumentatuta daude guztiren erabilera horiek (ikus OEH, IX alea, 65. or.). Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian ere, era honetakoak jasotzen dira: gau guztian, liburu guztia, egun guztia, urte guztia gisakoak. Bai eta Ereduzko Prosa Gaur corpusean ere.
Kontua da, ordea, galderan aipatzen diren izen horiekin erabiliagoa dela oso, bai OEHko datuetan, bai Ereduzko Prosa Gaurren corpusean ere.
Zuzena ez den erabilera honako hau da: oso izen zatiezinekin erabiltzea: *esne osoa, *ur osoa, *denbora osoa, *ardo osoa, eta abar. Horiekin, guzti erabili behar da (EGLU-I, 154. or.)
Galdera |
---|
Zein dira forma zuzenak? denbora luzea ala denbora asko? bero handia ala bero asko? gose gutxi ala gose txikia? |
Erantzuna:
Izen arruntak zenbakarriak edo zenbakaitzak dira: zenbakarriak banako gisa irudikatu daitezke (auto, liburu…); eta zenbakaitzak ez (maitasuna, hotza, gosea…). Izen zenbakarriak zenbatzaile zehaztu (bat, bi, hiru…) eta zehaztugabeekin (asko, gutxi, zenbait…) zenbatu daitezke; izen zenbakaitzak, berriz, zenbatzaile zehaztugabeekin bakarrik:
Bestalde, izen zenbakaitzak neurgarri edo konkretuak (esne, diru) eta neurgaitz edo abstraktuak (askatasun, beldur) ere izan daitezke. Neurgarriek neurri-sintagma bat eraman dezakete ezkerrean; neurgaitzek ez:
Gogoratu bestalde, izen zenbakarriak ere konkretuak (liburu) edo abstraktuak (asmo) direla:
Dena den, beste era batera baina izen abstraktu edo neurgaitzak (sentimenduak gehienetan) ere neur litezke: ezin da haien zenbatasuna eman zenbatzaileekin, baina bai haien nolakotasuna, izenondoekin (txiki, handi, luze, labur):
Hona hemen zenbait adibide oker, zuzenduta:
- Neurri zehaztugabea (nolako), neurri-izenondoak:
- Tamaina:
Tenperatura eta antzeko nozioekin bi irudikapenak dira posible:
Beste izen batzuekin eskala-irudikapena baino ez da posible:
- Kantitate zehaztugabea (zenbat):
Izen abstraktu batzuekin, polo positibo eta negatiboen asimetria gertatzen da neurri/kantitate oposizioan:
X handia / * X asko |
* X txikia / X gutxi |
Izen batzuk, hala ere, zenbakarri nahiz zenbakaitz gisa erabil daitezke:
Izen abstraktu teknikoagoekin ez dago neutralizaziorik, adiera zenbakaitza (jarraitua) zein zenbakarria (diskretua) har dezakete:
-AGO, -EN, -EGI graduatzaileak nola erabili:
Izen arruntak | |||
---|---|---|---|
Zenbakarriak | Zenbakaitzak | ||
Konkretuak | Abstraktuak | Neurgarriak | Neurgaitzak |
auto, liburu | asmo | esne, olio, ur | gorroto, neke, hotz |
Honi lotutako informazio gehiago, Izen zenbakarriak eta zenbakaitzak, neurgarriak eta neurgaitzak eta Izen banakoak eta multzokariak ataletan.
Galdera |
---|
Noiz eta nola erabili behar da forma bakoitza? |
Erantzuna: Norbera izenordaina da; norberaren eta norbere, berriz, norberaren genitiboko formak; nor bere eta zein bere egiturak dira. Hona hemen horien erabilerak:
Galdera |
---|
Zein da forma zuzena? biztanleen %44 langabezian dago? biztanleen %44a langabezian dago? |
Erantzuna:
Ehunekoak deklinatzeko, % sinboloaren eskuinean digitoz adierazitako zenbakia deklinatu behar da, kasuan kasuko atzizkia erantsiz marratxorik gabe.
Ehunekoa zenbat hitzaren ereduan deklinatzen da eta beraz, mugagabean jokatu behar da:
Zenbaki hori mugatu singularrean deklinatuko da aurretik beste ehuneko kopururen bat eman bada, hau da, aurretik gainerako edo beste badute, esaterako:
Aditzaren komunztadura singularrean egiten du ehunekoak baina erreferentea plurala denean adizkia ere hala joan liteke:
% sinboloaren euskal izena ehuneko da eta ehunetik, ehunetarik eta antzekoak letraz letra idatzi behar dira.
lanaren aipamena nola egin...