Galdera |
---|
Kantitateak adierazteko arauak badu salbuespenik? Noiz onartzen dira aposizioak? Hots, noiz har ditzakegu hitz elkartutzat (patata tortila, mahats mordoa, baratxuri buru…)? Eta, nola azaldu hori modu erraz batean ikasleei? |
Erantzuna:
Kontu honetaz ez du Euskaltzaindiak araurik eman, eta Euskaltzaindiaren gramatiketan ere ez da gehiegi jorratu egitura hau (EGLU Ien 78. orrialdean aipamen labur bat, askoz gehiagorik ez). EGLU Ien esaten denaren arabera, kantitatea, neurria, adierazten duten izen sintagmak honela ematen dira: Bost kilo sagar erosteko agindu dit amak; Lau metro oihal beharko duzu soineko hori josteko.
Magnitudeak dira, beraz, egitura hau erabiltzen dutenak, bolumena, luzera, pisua neurtzeko erabiltzen diren magnitudeak. Izan daiteke litrotan, basokadatan, kilotan…
Galderako egitura dela eta, txokolate-tableta bat erabiltzea dirudi egokiena, eta ez tableta bat txokolate, neurritzat baino gehiago unitatetzat hartzen baita hori.
Aposizioa vs. neurriak adierazteko egitura oposizioa dela eta, honela esplika daitezke hizpide ditugun egiturak:
Galdera |
---|
Nola esan behar da: Euskarako klasea / euskarazko klasea / euskara klasea? Euskarako eskola / euskarazko eskola / euskara eskola? Hirurak daude ondo? Eskolan betidanik ingeleseko, matematikako… eskola edo klasea esan izan da, baina euskarako eskola hitza arraro geratzen da eta euskarazko esatean zerezko adierazten ari garela dirudi. |
Erantzuna:
Euskara-irakasleak euskara irakasten du, eta euskarazko irakasleak euskaraz irakasten du, ikasgaia euskara izan nahiz ingelesa edota matematika. Bestalde, euskara-liburua euskara ikastekoa da, eta euskarazko liburuak euskaraz idatzitako guzti-guztiak.
lanaren aipamena nola egin...