Galdera |
---|
Zein dira zuzenak euskara batuan? 1) Txakurra nahiz katua etorri dira ala Txakurra nahiz katua etorri da? 2) Bai txakurrak bai katuak egin dute ala egin du?. Baten aldeko hautua egin ondoren… gainerako kasuetarako erabilgarri? (“NOLA katuak HALA txakurrak egin DU/DUTE”, “Txakurrak ZEIN katuak egin DU/DUTE” eta abar). Nik, horri dagokionez, singularra ere egokia dela uste dut. |
Erantzuna:
Juntatzen diren osagaiek duten batuketa-balioan datza gakoa: batuketatzat hartzen diren egituretan, plurala da erabiltzen dena. Batuketa izan beharrean osagaien arteko aukera bat egitea baldin bada (berdin zaigula zein den aukeratzen duguna, orobatasun balioa esaten zaio horri), orduan singularra erabiltzen da.
lanaren aipamena nola egin...