Erabiltzaile Tresnak


zalantzak:3:10

Moduzko perpausak

jarriz / jarriaz

Galdera
Jarriz/jarriaz. Zer irizpide erabiltzen dira forma (gerundio) hauen arteko aukeraketa egiteko?

Erantzuna:

Ez da ezagutzen irizpide jakinik bien arteko bereizketa sistematikoa egiteko balioko ligukeenik.

"-eLARIK" menderagailua

Galdera:
EZ DAKIGU NOIZ HAUTSI ZION HANKA, LEIHOTIK ERORI BAINO LEHENAGO, EDO ERORI ONDOREN (Eduardo Da Silva jokalariari hautsi zioten hemen)EGLU VI-2 liburukiak (289. or.) hau dio: “Gaur egungo zenbait idazlek, tradizioan ongi finkaturiko erabileraz gain, batzuen ustez hain gomendagarriak ez diren beste molde batzuk ere agertzen dituzte, -eLARIK morfemaren kasuan batez ere:
- Leihotik erori zen, hanka hautsi zuelarik.
Zer esan nahi du horrek, Euskaltzaindiak ontzat ematen dituela horrelakoak edo honelakoak?
- Arratsaldean hodeiak ugarituko dira, egunaren bukaeran euri pixka bat egin dezakeelarik.

Erantzuna:

Galderan jaso diren bi esaldiak ez dira egokiak, ez baldin bagara, lehendabizikoaren kasuan, berezko esanahiaz (denborazkoaz) ari. Izan ere, zuzena litzateke esaldi hori ondorengoaren baliokide gisa: Leihotik erori zen, hanka hautsi zuenean. Bestelako balioa duen kasuetan, ez dira egokiak bi esaldi horiek.

nahi ezta / nahi ezik

Galdera
Nahi-ren gerundialen artean nahian dago. Horren ezezkoa nahi ezta da. Eta nahi ezik?

Erantzuna:

Nahi ezik ere erabil daiteke, literatura-tradizioko adibide ugariek argi erakusten duten bezala. Hona batzuk:

  • Bañan ikusten zaitut erantzun nai ezik (Bilbao, 101)
  • Aitortu nai ezik ere, Iainkoak ezagutzen du giza-barrena (Orixe, Aitorkizunak, 244) : Esturasun gabe, arnas onean dijoa, orduz-leen iritxi nai ezik (Mokoroa, 11). : Esaten dute orain plazara jotzen duala jendeak, Irabazirik ez dan tokian artu nai ezik nekeak (Basarri, 92).

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Moduzko perpausak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3