Galdera |
---|
Zuzena da honako esaldi hau? Geroago eta irakasle euskaldun gehiago dago lehen hezkuntzan. |
Erantzuna:
Bai, zuzena da esaldi hori. Euskaltzaindiaren EGLU V (Mendeko perpausak 1) liburuko 436-437 orrialdeetan aztertzen da egitura hori, Gero(ago) (eta) … -ago izenburua duen azpiatalean. Han esaten da bi aukerak direla zuzenak:
Literatura-tradizioko adibideak (bietarikoak) ere badira orrialde horietan jasoak.
Galdera |
---|
Nik zuk bezalako zapatak dauzkat. Zuk nik bezalako kotxea daukazu. Nik zuk bezalako umorea daukat. ala Nik zureak bezalako zapatak dauzkat. Zuk nirea bezalako kotxea daukazu. Nik zurea bezalako umorea daukat. Zein dago hobeto? Biak dira zuzenak? |
Erantzuna:
Bi multzoetako adibideak dira zuzenak. Ohikoena, nolanahi ere, bigarren multzokoak bezalakoak erabiltzea da: Zureak bezalako zapatak dauzkat.
Baina lehenbiziko multzokoak ere zuzenak dira; horien parafrasia egiten baldin badugu ohartuko gara horretaz:
EGLU V liburukian jaso dira halako esaldi laburtuak (ikus 381-382 orrialdeak):
Galdera |
---|
Ondo dago BAINOAGO(A) erabiltzea baino …-ago(a) erabili beharrean? Horrela bada, zein kasutan? |
Erantzuna:
Bai, zuzena da. Euskal Gramatika: Lehen Urratsak V (Mendeko perpausak 1) liburukiak (1999, 408. or.) dioenaren arabera, edozein adjektiboren lekua har dezake; beraz, edozein adjektiboren adiera har dezake, nahiz eta ez den aditzera ematen adjektibo hori zein litzatekeen. Solaskidearen (aurre)suposizioaren araberakoa izango litzateke. Nolanahi ere, horrelako esaldiak hizkera jasokoak direla esaten da.
Galdera |
---|
Nik esaten nuen baino gutxiago balio du ala Nik esaten nuena baino gutxiago balio du. |
Erantzuna:
EGLU V liburukian (299-302 orr.) aztertzen dira egitura horiek, eta biak ontzat eman ditu Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak.
Egiturak, berez, desberdinak direla esaten da gramatika horretan, baina esanahia bera dela. -eNA egiturari dagokionez, perpaus erlatibo bat dago horren azpian:
Galdera |
---|
Baino lehen egiturak aditza hartzen du aurretik, baina izenak har al ditzake? Eta har baditzake, bilera baino lehen aditza isilean gelditzen dela ulertu behar da? |
Erantzuna:
Galdera honi dagokionez, kasu desberdinak aipa daitezke:
lanaren aipamena nola egin...