Erabiltzaile Tresnak


zalantzak:3:12

Kontzesio perpausak

jokatu izanagatik / jokatzeagatik

Galdera
Azken boladan komunikabideetan entzuten dira ondo erabilia dagoen ez dakigun zerbait. Esaterako, euskarak garbi ezberdintzen ditu honelako esaldiak:
- Ikasiagatik, ez du gainditu (Nahiz eta ikasi duen…)
- Ikasteagatik gainditu egin du (Ikasi duelako...)
Kontua da komunikabideetan honelako esaldiak agertzen direla:
- Urtetan Realean jokatu izanagatik, saria eman zioten Fuentesi (Urtetan Realean jokatu zuelako…).
Nik dudan zalantza da ondo erabilita dagoen azkenengo esaldi honetan “-agatik” esanahi kausalarekin. Ondo dago zentzu kausalarekin horrelakoak esan edo idaztea?

Erantzuna:

Galdegilea zuzen dabil.

-tu izanagatik menderagailuaren balioa kontzesiozkoa da, eta ez kausazkoa. Egia da askotan nahasten direla azken aldian, komunikabideetan batez ere, aditzaren forma burutua adierazi nahian edo. Behin baino gehiagotan entzun izan da halako esaldi oker bat:LIBURUA AURKEZTEN ARI DIRA

  • Eskerrik asko liburu-aurkezpenera etorri izanagatik.

Kontua da -tu izanagatik formak erabilera kontzesiozkoa bakarrik duela, eta esatariak esan duena adierazteko beste formaren bat erabili behar lukeela, balioz kausazkoa; adibidez, honako hau:

  • Eskerrik asko liburu-aurkezpenera etortzeagatik.
  • Urtetan Realean jokatu duelako, saria eman diote Fuentesi.

Halaxe jaso du Gramatika batzordeak EGLU VII izango den liburukian, eta halaxe argitaratuko da.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Kontzesio perpausak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3