Erabiltzaile Tresnak


zalantzak:3:13

Helburuzko perpausak

-t(z)earren/-t(z)eko

Galdera
-t(z)earren eta -t(z)eko noiz dira berdinak, eta noiz ezberdinak? -t(z)earren erabiltzeko arau finkorik badago?

Erantzuna:

PAS DE LA CASAKO MENDIA, ANDORRANDesberdintasun nabarmenetatik hasita, -tzeko perpaus osagarriak osatzeko erabil daiteke, eta -tzearren ez.

  • Isiltzeko esan dizut.
  • *Isiltzearren esan dizut.

-tzearren atzizkiak badu besteak ez duen kausazko balioa. Helburuzko balioetara etorririk, xedezko balio garbia duten perpausetan baliokideak dirudite. Alabaina, xedezko garbiak ez direnetan, ez. Adibidez:

  • Eskiatzeko, eskiak behar dira.
  • *Eskiatzearren, eskiak behar dira.

"museoak ikusten joan" euskara batuan?

Galdera
Helburuzko perpausetan, ontzat ematen da bizkaierako aldaera euskara batuan?
- Zertan zoaz Parisa?
- Lan egiten, ez museoak ikusten.

Erantzuna:EIFFEL DORREA PARISEN

Bai, euskara batuan erabil daiteke egitura hau:

  • Lan egiten noa Parisa, ez museoak ikusten.
  • Ogia erosten noa kalera.

Ez dago Euskaltzaindiaren arauetan kontrako adierazpenik, eta ez dago, beraz, eragozpenik euskara batuan egitura hau erabiltzeko

bi-biek / bost-bostek?

Galdera
Badakigu bi-biek egitura erabiltzen dela, adibidez: Bi idazkari daude eta bi-biek sinatu dute akta. Baina bitik gorako zenbakiekin erabili al daiteke egitura? Adibidez: Bost idazkari daude eta bos-bostek sinatu dute akta.

Erantzuna:

Bestelako zenbakiekin erabiliz, ez dago egitura horren tradiziorik. Edozein kasutan ere, balioz horren antzekoak lirateke honako egitura hauek ere:

  • Bost idazkari daude eta bostek ala bostek sinatu dute akta.
  • Bost idazkari daude eta bostek ere sinatu dute akta.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Helburuzko perpausak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3