Erabiltzaile Tresnak


zalantzak:3:14

Harridurazko perpaus batean -eN?

Galdera
Zalantza hau dugu: Gure izeba era honetan ondratuz gero, zer opari eta mesede ez lizkiguke egingo!
Hauxe da galdera: lizkiguke horrek zergatik ez du -(e)n hartzen? Baiezkoan, -(e)n bukaerarekin ateratzen zaigu, baina ezezkoan -(e)n gabe.
Gure izeba era honetan ondratuz gero, zer opari eta mesede egingo lizkigukeEN!
Jakin nahi dugu zergatik ez duen -(e)n hori hartzen ezezkoetan.

Erantzuna:

BOTEROREN ESKULTURA: BIKOTEA DANTZANEuskal Gramatika Lehen Urratsak I liburuan (1991, 8-9 or.) aipatzen ziren harridurazko perpausak, eta han baiezko perpausak bakarrik ageri dira.

  • Zein handia zaren!
  • Zein ederki egina den!

Badirudi harridurazko perpausak baiezko eran bakarrik erabiltzeko arauren bat dagoela, ezinezkoa baita, galderako adibidean bezala, ezezko esaldi hauek osatzea:

  • *Zein handia ez zaren!
  • *Zein ederki egina ez den! (horren ordez, *Zein gaizki egina den esan beharko genuke).

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Harridurazko perpaus batean -eN?", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3