Ondoko hau ontzat har daiteke? Zu bakarrik ez, baita Gorka ere egon da gaixorik.
Erantzuna:
Esaldi hori ez da zuzena. EGLU-III liburukian aztertu ziren halako egiturak (ikus 45. or.). Esaldi hauek biltzen dira han:
Jone ere etorriko omen da
*Jone ere bai etorriko omen da.
Bigarrena okertzat ematen da, bai horrek aditz sintagma ordezkatzen baitu, eta, horren ondorioz, aditz jokatua eta bai hori, biak batera, ezin daitezke agertu. Galderan eman den adibidea ere bertsua da, baita … ere eta ere bai egiturak baliokideak baitira.