Zereneta edo zeren erabiltzen denean beharrezkoa da BAIT- edo -eN erabiltzea aditzarekin?
Erantzuna:
Ez da nahitaezkoa zeren-ekin batera menderagailua (bait- / -en) erabiltzea. Hala esaten da Euskaltzaindiaren “Euskal Gramatika: Lehen Urratsak III (Lokailuak) (EGLU-III)” liburukiko 178. orrialdean eta hurrengoetan. Bi erabilera dituela esaten da han: bata lokailu-erabilera, menderagailurik gabekoa (ikus 179-182 bitarteko adibideak) eta bestea, menderagailu erabilera, zeren … bait- edo zeren … -en egitura duena. Azken erabilera hau (dirudienez erabiliagoa) Euskaltzaindiaren EGLU-IV liburukian aztertzen da.