Erabiltzaile Tresnak


zalantzak:3:9

Moduzko eta denborazko perpausak

niri dagokidanez / dagokidanean

Galdera
Niri dagokidanean ala Niri dagokidanez? Noiz bata eta noiz bestea?

Erantzuna:

HAUEI DAGOKIENEZ, EZ DUTE ERAGOZPENIK BILERA EGITEKO... EDO ERAGOZPENAK DITUZTELAKO EGITEN DUTE BILERA?Lehendabizikoa (niri dagokidanean) denbora-balioa duen kasuetan bakarrik erabili behar da, perpaus nagusian adierazten dena NOIZ gertatzen den adierazteko; ez da, beraz, bestearen baliokidea. Ezin da dagokidanean erabili dagokidanez-en baliokide gisa.

Hona hemen adibide batzuk:

  • Niri dagokidanez, ez dut eragozpenik bilera egiteko. (zuzena)
  • Niri dagokidanean, ez dut eragozpenik bilera egiteko. (okerra)
  • Dagokidanean (noiz) sartuko naiz azterketa egingo den gelara. (Alegia, irakasleak nire izena esaten duenean: denbora-balioa) (zuzena)

Hala diote OEHko datuek ere (nabarmen, gainera).

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Moduzko eta denborazko perpausak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3