ID) . '">' . __('  [Continue Reading]') . ''; } add_filter('excerpt_more', 'new_excerpt_more'); ?> Informática Aplicada a la Investigación
IZO-SGI

 

 

Ikerketari aplikatutako Informatika Zerbitzu Nagusia

(Kalkulu Zientifikoa)

Zerbitzu hau ikertzaileen beharrei gehien egokitzen zaizkien konputazio estrategietan laguntzeko, eta orokorrean, beren ikerketetan superkonputazio erabileran orientatzeko sortu da, Erakundearen beraren, bestelako Institutu Publikoen eta Enpresaren eskura dagoelarik. Zerbitzua EHUren Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren barruan kokatzen da (SGIker), eta beraz, Zerbitzuek ezarritako protokoloak betetzen ditu.

Era berean, Zerbitzuak unibertsitate komunitateari konputazio baliabide propioak, cluster handiak, eta konputazio baliabideak eguneratu eta zabaltzeko politikak eskainiko dizkio eta EHUn inplementatzeko, informatikan sortuko diren aurrerapenen egokitasuna ebaluatuko du.

Kalkulu Zientifikoko zerbitzua erabiliz argitaratzen diren emaitza guztiek esker onetan hori aipatu eta argitalpenaren kopia bat bidali beharko dute (orri honen bitartez). Hauek Kalkulu Zientifikoko Zerbitzu Orokorreko tresnen erabilera lehenesterako momentuan erabiliko dira. Proposatzen dugun esaldia hau da:

Technical and human support provided by IZO-SGI, SGIker (UPV/EHU, MICINN, GV/EJ, ERDF and ESF) is gratefully acknowledged.
Dr. Eduardo Ogando Dr. Jose M. Mercero
edu.ogando@ehu.es jm.mercero@ehu.es
tel. 946015022 tel. 943015312