Hasiera

Ikerkuntzari Zuzendutako Informatikako Zerbitzu Orokorra

Ongi etorri Ikerketari aplikatutako Informatika Zerbitzu Nagusiaren (Kalkulu Zientifikoa) orrialdera. Zerbitzu hau ikertzaileen beharrei gehien egokitzen zaizkien konputazio estrategietan laguntzeko, eta orokorrean, beren ikerketetan isuperkonputazio erabileran orientatzeko sortu da, Erakundearen beraren, bestelako Institutu Publikoen eta Enpresaren eskura dagoelarik. Zerbitzua EHUren Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren barruan kokatzen da (SGIker), eta beraz, Zerbitzuek ezarritako protokoloak betetzen ditu. (Ikus SGIker-en erregelamendua). Era berean, Zerbitzuak unibertsitate komunitateari konputazio baliabide propioak eta konputazio baliabideak eguneratu eta zabaltzeko politikak eskainiko dizkio eta EHUn inplementatzeko, informatikan sortuko diren aurrerapenen egokitasuna ebaluatuko du. Kalkulu Zientifikoko zerbitzua erabiliz argitaratzen diren emaitza guztiek esker onetan hori aipatu eta argitalpenaren kopia bat bidali beharko dute. Hauek Kalkulu Zientifikoko Zerbitzu Orokorreko tresnen erabilera lehenesterako momentuan erabiliko dira. Proposatzen dugun esaldia hau da:

Esker onetan jartzea proposatzen dugun esaldiari esteka

 Contact:

Dr. Joaquim Jornet
Dr. Luca Bergamini    
joaquim.jornet@ehu.eus luca.bergamini@ehu.eus
tel. 943 01 8445