Aipatutako ikasketak burututa, Moda-diseinuko Unibertsitate-espezialistaren titulua lortzen da, Euskal Herriko Unibertsitateak ematen duen berezko titulua dena.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enple-
gu, eta Prestakuntza Sailaren finantzaketa jasotzen du, baita Bizkaiko Moda Bizkaia elkartearen lankidetza ere, eta hori funtsezkoa da ikasleen prestakuntzarako. Izan ere, ikasketen zati garrantzitsu bat sektoreko enpresetan praktikak egitean datza eta.

Moda-diseinuko Berezko Tituluaren ikasketak egiten dituzten ikasleek prestakuntza osoa jasoko dute, alderdi tekniko, historiko, sozial eta ekonomikoak barne. Horri esker, diseinatzaile gisa jardun ahalko
dute edota beren jarduera sektore-
ko enpresetan integratuz garatu ahalko dute.

Halaber, Espainiako nahiz Euro-
pako ikastegietan graduondoko ikasketak jarraitzeko gai izango dira.

UPV-EHUko irakasleak ditugu, baita enpresetako eta modari loturiko beste esparru batzuetako (komunikazioa, produktua, marketi-
na eta abar) profesionalak ere.

Moda-diseinuko Berezko Titulua egitean, honako gaitasun hauek lortuko dira:

  • Ikasleak profesionalki gaitzea, erraz molda daitezen moda-
    proiektuak garatzeko orduan,
    bai era autonomoan, bai dizipli-
    na anitzeko taldeetan integratu-
    ta, jarduera garatuko duen ingurunearen ikuspegi estrate-
    gikoa emanda.
  • Sormena sustatzea, beren espezialitatearen esparruan forma berriak sortzeko gai izan daitezen, etengabe berritzea eskatzen duen ingurune baten beharrei erantzuteko.
  • Pentsamendu ekintzailea sustatzea eta bultzatzea, errea-
    lizazio pertsonal, ekonomiko
    edo sozialerako bide izan dadin.