|
Irailaren 13a: Hemen aurki ditzakezue iraileko notak.
|
|
Uztailaren 29a: Iraileko azterketa finala Irailaren 6an, arratsaldeko 16:00etan, 2.8 ikasgelan izango da.
|
|
Uztailaren 6a:
Hemen aurki ditzakezue Ekaineko Nota Finalak.
Azterketak ikusteko eguna eta ordua: Uztailaren 13a (asteazkena), 10:00etatik 12:00etara.
|
|
Ekainaren 6a: ekaineko azterketa finala Ekainaren 24an, arratsaldeko 16:00etan, 2.6 ikasgelan izango da.
|
|
Otsailaren 15a: Hemen aurki ditzakezue Lehenengo Partzialeko Notak.
Azterketak ikusteko eguna eta ordua: Otsailaren 24a (osteguna), 11:00etatik 13:00etara.
|
|
Urtarrilaren 24a :
1ngo. partzialeko azterketa Otsailaren 7an, arratsaldeko 16:00etan,
2.2 ikasgelan izango da.
|
|
Urtarrilaren 17a : Hemen duzue
dinamika eta energiaren
lagungarriak izan daitezkeen beste ariketa batzuk,
laukia duen P letra sakatuz ebazpenak ikus ditzakezue.
|
|
Urtarrilaren 14a :
Quantum Diaries web orrian mundu zeharreko fisikari
ezberdinek komentatzen dute beraien ikerlarien eguneroko bizimodua.
|
|
Urtarrilaren 13a : Etxerako bidaliko dizuedan azkeneko ariketa kontutan hartuz hau da lortu duzuen
puntuazioa (konparatzeko begira dezakezue joan
den astean zenutenarekin). Hemen duzue
ariketaren ebazpenaren gidalerroak, eta tutorego orduetan etor
zaitezkete bai zuzenketari buruz edo ariketaren ebazpenari buruz dituzuen zalantzak galdetzeko. 4.8 puntu (8-ren %60a) edo gehiago lortu duten ikasleek 0.5 puntu gehiago izango dute urtarrilaren azterketa partzialean. |
|
Abenduaren 22a : Hemen duzue gabonetarako proposatzen dizkizuedan ariketak
. Lehenengo ariketa egiteko oso lagungarria aurkituko duzue ondorengo gaiei buruz irakurtzea:
lotura kobalentea,
Lennard-Jones
potentziala eta molekularen lotura-energia.
Ariketaren ebazpenak Urtarrilaren 10ean hartuko dizuet. Besteetan bezala, Amaiari eman behar dizkiozue eta 10:35etan pasatuko naiz klasetik
ebazpenak hartzeko. Bestaldetik, hemen banatzen dizuet
zuen kabuz egiteko Fluidoen ariketa-zerrenda bat eta
hauen ebazpenak ere.
Amaitzeko, oporrak gozatu eta asko ikasi ere! |
Ubenduaren 17a : Klasean esan nizunez,
Partikula-Sistemaren Dinamika II (Fluidoak)
gaia aurreratuko dugu eta datorren astean hasiko gara gai honekin. Beraz, interesgarria izango zaizue gai honen
transparentziak
eta klasean egingo diugun ariketak aurretik eskuratzea.
|
|
Abenduaren 16a : Bostgarren etxeko ariketa kontutan hartuz hau da lortu duzuen
puntuazioa (konparatzeko begira dezakezu joan
den astean zenutenarekin).
|
|
Abenduaren 13a : Hemen duzue azterketatxoan lortu dituzuen notak, eta
honekin batera azterketatxoaren ebazpenaren gidalerroak banatzen dizuet ere. Azterketatxoan
2 puntu baino gehiago lortu duten ikasleek (guztira 7 ikasle)
0.5 puntu gehiago izango dute Urtarrileko Azterketa Partzialean.Tutorego orduetan etor
zaitezkete bai zuzenketari buruz edo ariketaren ebazpenari buruz dituzuen zalantzak galdetzeko. Bestaldetik, hemen aurki ditzakezue zuen kabuz egiteko proposatzen dizkizuedan Puntu Materialaren Dinamika II (Lana eta Energia) gaiaren ariketak, eta hauen ebazpenak ere. |
|
Abenduaren 3a : Asteburu luze honetarako gaur egin dugun
azterketatxoa egitea
proposatzen dizuet. Ariketen ebazpenak datorren ostiralean (abenduaren 10ean), klasearen hasieran,
eman behar dizkidazue.
|
|
Azaroaren 30a : Laugarren ariketa kontutan hartuz hau da lortu duzuen
puntuazioa (konparatzeko begira dezakezu joan
den astean zenutenarekin). Hemen duzue
ariketaren ebazpenaren gidalerroak, eta tutorego orduetan etor
zaitezkete bai zuzenketari buruz edo ariketaren ebazpenari buruz dituzuen zalantzak galdetzeko.
|
|
Azaroaren 26a : Hau da asteburu honetarako jartzen dizuedan
etxeko
ariketa. Astelehenean 10:35etan klasetik pasatuko naiz ariketen ebazpenak hartzeko, beraz, aurretik
Amaiari eman behar dizkiozue.
|
|
Azaroaren 19a : Datorren astean Puntu Materialaren Dinamika II gaiarekin (Lana eta Energia) hasiko
gara eta hemen aurki ditzakezue klasean erabiliko ditudan
transparentziak eta klasean egingo ditugun ariketak ere.
Interesgarria da hauek eskuratzea klasean gai honekin hasi baino lehen. Azkenik, gogoratu nahi dizuet Abenduaren 3an azterketatxoa izango dugula eta klasean esan dizuedanez azterketa hau gainditzen baduzue 0.5 puntu gehiago izango duzue Urtarrileko partzialean. |
|
Azaroaren 18a : Klasean aipatzen dizuedanez,
nik banaturiko ariketaz gain oso komenigarria da liburuetan agertzen diren beste ariketa batzuk egitea ere. Adibidez,
hemen zinematikaren beste
ariketa batzuk aurki ditzakezue. Ariketaren gaineko laukian dagoen P sakatuz ebazpenak ikus ditzakezue.
Bestaldetik, hemen aurki dezakezue ere Dinamika gaiaren beste ariketa-zerrenda bat eta ariketa hauen ebazpenak ere. |
|
Azaroaren 16a : Hirugarren ariketa kontutan hartuz hau da lortu duzuen
puntuazioa (konparatzeko begira dezakezu joan
den astean zenutenarekin). Hemen duzue
ariketaren ebazpenaren gidalerroak, eta tutorego orduetan etor
zaitezkete bai zuzenketari buruz edo ariketaren ebazpenari buruz dituzuen zalantzak galdetzeko. Baten batek
ez du izenik jarri ariketan, zure kasua bada nesedez esaidazu.
|
|
Azaroaren 12a : Dakizuenez, astelehenean
Alberto
Handiaren eguna dugu, zientzilarien patroia dena.
Hori dela eta, asteburu honetarako jartzen dizuedan etxeko
ariketaren ebazpenak astearteko klasea hasi baino lehen (8:40etan) hartuko ditut.
|
|
Azaroaren 11a : Hemen
duzue Heinrich Rohrer Nobel Saridun
Zientzilariari Nanoteknologiak ekar ditzakeen
aurrerapenei buruz egindako elkarhizketa interesgarria. Rohrer zientzilariak 1986. urtean lortu zuen Nobel Saria
STM (tunel efektuko mikroskopioa) garatzeagatik.
|
|
Azaroaren 8a : Aste honetan EHUn eta Zentru Teknologikoetan
Zientzia eta Teknologiaren astea ospatzen da
(Nanoteknologiari buruz arituko dena) eta hemen aurki ditzakezue
antolatu diren ekitaldiak.
|
|
Azaroaren 2a : Bigarren ariketa kontutan hartuz hau da lortu duzuen
puntuazioa (konparatzeko begira dezakezu joan
den astean zenutenarekin). Hemen duzue
bigarren ariketaren ebazpenaren gidalerroak, eta tutorego orduetan etor
zaitezkete bai zuzenketari buruz edo ariketaren ebazpenari buruz dituzuen zalantzak galdetzeko.
|
|
Urriaren 29a : Puntu Materialaren Dinamika gaiaren barruan dagoen zinematikaren oinarriei
buruz klasean egingo ditugun ariketaz gain, hemen aurki dezakezue zuen kabuz
saiatzeko beste zerrenda bat. Hauekin batera ariketa hauen ebazpenak ebazpenak
ematen dizuet ere. Halere, ikasteko oso interesgarria da ebazpenak begiratu baino lehen zuen kabuz
saiatzea. Bestaldetik, klasean aztertu dugun bezala, ezin ditugu eman magnitude batzuen balio zehatzik. Halere, gutxigorabeherako arrazonamendu intuitiboen bidez posiblea izan daiteke hauen magnitude-ordenak aztertzea. Hori da asteburu honetarako jartzen dizuedan etxeko ariketan planteatzen dizuedana. |
|
Urriaren 21a : Lehenengo ariketa kontutan hartuz hau da lortu duzuen
puntuazioa. Dudarik gabe, tutorego orduetan etor
zaitezkete bai zuzenketari buruz edo ariketaren ebazpenari buruz dituzuen zalantzak galdetzera.
|
|
Urriaren 15a : Klasean aipatu nizuenez, bi ostiralero klasean emandakoari buruz asteburuan egiteko
ariketa edo kuestio bat jarriko dizuet web orri honetan. Ariketa bakarrik (eta ez taldeetan) egin behar duzue eta
astelehenean Amaiari entregatu behar dizkiozue ariketak eta ni pasatuko naiz klasetik 10:35etan ariketa horiek hartzeko.
Ariketa guztien puntuak kontutan hartuz, puntuen %60a baino gehiago lortzen duten ikasleei
0.5 puntu gehituko dizkiet urtarrileko azterketa finalean. Hemen duzue aste honetarako ariketa.
|
Urriaren 14a : Magnitudei buruz hitz egitean klasean aipatu genuen bezala gaur egun posiblea da
atomoak manipulatzea eta ikerlariek nahi duten
irudia egitea ere. Adibidez, DIPC-ko (Donostia International
Physics Center) zientzilari batek zilarrezko atomoak
jarri ditu gainazal metaliko batetan beheko irudia lortuz.
Beste irudi hauetan atomoen bidez IBM-k lortutako
beste itzelezko eraikuntzak ikus dezakezue ere.
Irudi hauek ikusteko eta atomoak manipulatzeko
mikroskopio optikoak ez dira erabilgarriak eta horretarako beste mikroskopio batzuk garatu dira.
Mikroskopio elektronikoa eta
tunel efektuko mikroskopia garapen horren adibideak dira.
Imagina dezakezuen bezela manipulazio horrek izugarrizko aurrerapen
teknologikoak ekarriko ditu etorkizun laburrean. |
|
Urriaren 7a : Dagoeneko eman dute ere aurtengo
Kimikako Nobel Saria, sari hau lortu
dute Proteinen degradazioari buruz egin zuten
ikerketarengatik.
|
|
Urriaren 6a : Atzo argitaratu zuten 2004.eko
Fisikako Nobel Saridunen izenak. Elkarrekintza bortitzaren
ezaugarriak aztertzeagatik eman diote saria. Sarrerako gaiarekin amaitu ondoren bigarren gaiarekin (Puntu Materialaren Dinamika I) hasiko gara eta hemen aurki ditzakezue klasean erabiliko ditudan transparentziak. Interesgarria da hauek eskuratzea klasean gai honekin hasi baino lehen. Hemen aurki ditzakezue ere klasean egingo ditugun bigarren gaiaren ariketak. |
|
Urriaren 5a : Harrigarria ematen duen arren aintzinako matematikari, astronomo eta geografo greko batek
kalkulatu zuen Lurraren erradioaren balioa. Baina, nola egin zuen? Hemen
aurki dezakezue informazio hori eta bere bizitzaren beste ezaugarri batzuk ere. Bestaldetik, dagoeneko klasean ikusi duzuenez askotan erabiliko dugu alfabeto grekoa agertzen diren parametroak izendatzeko. |
|
Urriaren 3a : Neurketen eta Pisuen Nazioarteko
Zentruan magnitudei buruzko informazio guztia aurki ditzakezue. Adibidez, hemen
irakur dezakezue oinarrizko magnitudeen nazioarteko sistemaren unitateen definizioak.
|
|
Irailaren 30a : Zuen argazki bat eman behar didazuela gogoratu nahi dizuet. Horrekin batera, lehenengo gaiaren ariketak banatzen dizkizuet. Ariketa hauek klasean egingo ditugu, baina ez ahaztu banatu dizuedan bibliografian agertzen diren liburuetan beste ariketa batzuk aurki ditzakezuela ere. |
|
Irailaren 27a : Mesedez, aste honetarako zuen argazki bat behar izango dut (guztiena) eta
zuen izena idatzi behar duzue alde batetik. Aste honetan lehenengo gaiarekin (Sarrera: unitateak eta magnitudeak) hasiko gara eta hemen aurki ditzakezue klasean erabiliko ditudan transparentziak. Fitxategiaren izenean sakatuz zuen ordenagailuetara jaitsi ahal izango duzue. Fitxategi hauek "pdf" delako formatoan daude eta hauek irakurtzeko "Acrobat Reader" programa behar duzue. Orokorrean, programa hau ordenagailu berri guztietan egoten da instalaturik, baina bestela hemetik lor dezakezue dohainik. |
|
Irailaren 23a : Irakaslearen izena: Aitor Bergara.
E-mail: wmpvejaa@lg.ehu.es. Tutorego orduak: Astelehenetan: 9:30etatik - 10:30etara eta 11:30etatik - 13:30etara, eta Ostiraletan: 10:30etatik - 13:30etara. Hemen aurki dezakezue irakasgaiaren programa. |