Fisika I

Azaroaren 9a : Datorren astelehenean (azaroaren 16an) Dudley R. Herschbach Nobel sariduna hitzaldi bat emango du Bilbon. Hitzaldiaren izenburua "Zientziaren Abentura - La Ciencia como aventura" da.
Eguna: Azaroaren 16a.
Ordua: 19:00etan.
Lekua: Guggenheim museoko auditorium-ean..
Joateko LEKUA GORDE behar da telefono honetan 94 435 40 03 edo mezu bat bidaliz e-mail honetara zientziaforoa@ikerbasque.net


Urriaren 28a : Aste honetan proposatzen dizkizuedan taldeko ariketak ondorengo bost dira: 77 orriko 6 ariketa, 77 orriko 11 ariketa, 78 orriko 23 ariketa, 80 orriko 59 ariketa, eta 81 orriko 68 ariketa. Gogora ezazue, ariketa hauek datorren asteko ostegunean klasean entregatu behar dituzuela.
Bestaldetik, orain dela bi aste iragarri zituzten Nobel Sariak eta ikus dezakezuenez ez da agertzen Matematikako Nobel Saririk. Halere, Matematikan badago oso ospetsua den sari bat: Fields Domina . Sari honekin 40 urte baino gazteagoko matematikari disdiratsuak saritzen dituzte!

Urriaren 16a : Dagoeneko, aste honetan hasiko gara etxeko ariketekin eta hauen bidez lorturiko notak finaleko %15a balioa izango du. Klasean aipatu dugunez ariketak taldeetan egin behar dituzue. Ariketak hurrengo ostegunetan hartuko ditut (klasea hasi baino lehen). Lehenengo orrian taldekide guztien izenak idatzi behar dituzue. Etxerako bidaliko dizkizuedan ariketak gomendutako liburuko ariketa-zerrendatik hartuko ditugu. Aste honetarako eskatzen dizkizuedan ariketak ondorengo bost dira: 25 orriko 68. ariketa, 26 orriko 81. ariketa, 51 orriko 27. ariketa, 52 orriko 50. ariketa, eta 52 orriko 58. ariketa.
Bestaldetik, kontuan izan aldatu behar izan ditudala tutorego orduak (behean dituzue).

Irailaren 28a : Irakaslearen izena: Aitor Bergara. E-mail: a.bergara@ehu.es.
Tutorego orduak: Astelehenean: 15:30etatik 18:00etara, Astearteetan: 9:30etatik - 12:00etara eta Ostiraletan: 9:30etatik - 10:30etara .
Hemen aurki dezakezue irakasgaiaren programa.