|
Irailaren 14a : Hemen duzue
iraileko azterketa finalean lortu dituzuen notak. Azterketak ikusteko eguna: Irailaren 16an (asteazkena), 10:00etatik 11:00etara. |
|
Irailaren 1a : Iraileko azterketa finala Irailaren 4ean, arratsaldeko 15:00etan, 1.5 ikasgelan izango da.
|
|
Otsailaren 8a : Hemen duzue
otsaileko nota finalak (partziala eta taldeko ariketak kontutan hartu eta gero). Azterketak ikusteko eguna: Otsailaren 12an (osteguna), 10:00etatik 12:30etara. |
|
Urtarrilaren 28a : Azterketa Finala Otsailaren 4an, arratsaldeko 15:30etan, 2.10 ikasgelan
burutuko da.
|
|
Abenduaren 18a: Ondorengo ariketak dira datorren urtarrilaren 13rako taldeetan egin behar dituzuenak: 234 orriko 5 ariketa,
236 orriko 17 ariketa, 238 orriko 37 ariketa, 240 orriko 47 ariketa eta 241 orriko 53 ariketa . Urtarrilan Partikula-Sistemaren Dinamika gaiarekin hasiko gara. Hemen aurki ditzakezue klasean aztertuko ditudan transparentziak (atal batzuetan bakarrik zentratuko gara). Bestaldetik, hemen aurki dezakezue zuen kabuz gabonetan saiatzeko Puntu Materialaren Zinematika gaiari buruz ariketa zerrenda bat, eta ariketa hauen ebazpenak ere. Honekin batera, hemen aurki ditzakezue ere zuek egiteko proposatzen dizkizuedan Dinamika gaiaren ariketak, eta hauen ebazpenak ere. |
|
Abenduaren 15a : Hemen aurki ditzakezue
azterketa partzialean lortu dituzuen notak.
|
|
Abenduaren 2a : Klasean esan nizuenez, ostegunean kanpora joan behar dut hitzaldi bat ematera, beraz,
ostegun honetan ez duzue izango Fisikako klaserik.
|
|
Azaroaren 30a : Datorren astean hurrengo gaiarekin (Lana eta Energia) jarraituko
dugu eta hemen aurki ditzakezue klasean erabiliko ditudan
transparentziak eta ariketak.
Interesgarria da hauek eskuratzea klasean gai honekin hasi baino lehen. Bestaldetik, dinamikaren oinarriak eman ondoren, hemen dinamikaren beste ariketa batzuk aurki ditzakezue. Ariketaren gaineko laukian dagoen P sakatuz ebazpenak ikus ditzakezue. Amaitzeko, ondorengoak dira aste honetako ariketak : 104 orriko 55 ariketa, 105 orriko 58 ariketa eta 133 orriko 34 ariketa. Ariketa hauek hurrengo astean (ostegunean, abenduaren 11ean) hartuko ditut. |
|
Azaroaren 6a :
Ostegunean Puntu Materialaren Dinamika
gaiarekin hasiko gara eta interesgarria da gai honen transparentziak eta
klasean egingo ditugun gai honen ariketak aurretik hartzea.
|
|
Urriaren 26a :
Aste honetarako eskatzen dizkizuedan ariketak ondorengo lau dira: 35 orriko 53 ariketa, 36 orriko 58 ariketa,
36 orriko 63 ariketa, eta 36 orriko 65 ariketa. Aipatu nizuenez, orain dela bi aste iragarri zituzten Nobel Sariak eta ikus dezakezuenez ez da agertzen Matematikako Nobel Saririk. Halere, Matematikan badago oso ospetsua den sari bat: Fields Domina . Sari honekin 40 urte baino gazteagoko matematikari disdiratsuak saritzen dituzte! |
|
Urriaren 17a :
Laster Puntu Materialaren Zinematika
gaiarekin hasiko gara eta interesgarria izan daiteke gai honen transparentziak eta
klasean egingo ditugun gai honen ariketak hartzen badituzue. Hemen aurki dezakezue aurtengo Fisikako Nobel Sariari buruzko informazioa. |
| Urriaren 18a : Dagoeneko, aste honetan hasiko
gara etxeko ariketekin eta hauen bidez lorturiko notak finaleko
%15a balioa izango du. Klasean aipatu dugunez ariketak
taldeetan egin behar dituzue. Ariketak hurrengo ostegunetan
hartuko ditut (klasea hasi baino lehen). Lehenengo orrian taldeekide guztien izenak idatzi behar dituzue.
Etxerako bidaliko
dizkizuedan ariketa gehienak gomendutako liburuko ariketa-zerrendatik hartuko
ditugu. Aste honetarako eskatzen dizkizuedan ariketak ondorengo hiru
dira: 31 orriko 5. ariketa, 32 orriko 9. ariketa eta 33 orriko 23.
ariketa. |
| Irailaren 28a : Datorren astean bigarren
gaiarekin (Kalkulu Bektoriala, sarrerakoa dena ere) hasiko gara.
Horregatik, bigarren gai hau hasi baino lehen, honen transparentziak
eskuratzen dizkizuet. Transparientziekin batera klasean egingo ditugun gai honen
ariketak aurki ditzakezue ere. |
| Irailaren 26a: Datorren astean zuen argazki
bat eman behar didazuela gogoratu nahi dizuet. Hemen duzue sarrerako gaiaren transparentziak. Horrekin batera, lehenengo gaiaren ariketa batzuk banatzen dizkizuet, baina ez ahaztu klasean gomendatu dizudan liburuan beste ariketa batzuk aurki ditzakezuela ere. |
| Irailaren 24a : Irakaslearen izena: Aitor Bergara. E-mail: a.bergara@ehu.es. Tutorego orduak: Astearteetan: 9:30etatik - 12:00etara eta 16:30etatik 17:30etara eta Ostiraletan: 9:30etatik - 12:00etara . Hemen aurki dezakezue irakasgaiaren programa. |