enediPHYS

Fisika eraikuntzan

Aurkezpena

EnediPHYS Vitoria-Gasteizen dagoen Eusko Jaurlaritzaren Etxegintzaren Kalitatea Kontrolatzeko Laborategiko Termika Arloa kudeatzeaz arduratzen da. Eraikinen efizientzia energetikoari lotutako arloetan egiten du lan. Horretarako eraikuntzan erabiltzen diren soluzio berritzaileak eta teknologikoki aurreratuak termikoki karakterizatzen ditu horretarako beharrezkoak diren ekipamenduak dituelarik.

Gainera, Donostiako Eskola Politeknikoan (EUPD) kokatutako laborategi higrotermikoa kudeatzen du. Bertan, eraikuntzarako erabiltzen diren materialen eta hezetasunarekin erlazionaturik dauden propietate guztiak neurtzen dira. Eraikuntzen itxituretan gertatzen den hezetasun metatze eta  garraioaren  azterketarako erabiltzen diren simulazio ereduetan behar diren propietate hauek , hainbat saiakuntzatan neurtzen dira, eta azterketa honi ezker  eraikuntzen itxiturek izan ditzaketen  arazoak  eta patologiak aurreikus daitezke.

EnediPHYS en jarduera printzipalak eraikuntzan erabiltzen diren material eta soluzio konstruktiboen karakterizazio termikoa dira, bai numerikoki eta bai esperimentalki. Etxebizitzen benetako kontsumo energetikoaren neurketa eta hauen kalifikazioan erabiltzeko metodoen garapen eta ikerkuntzan ere lan egiten du. 

Bestalde, kondentsazio interstizial zein gainazalekoak  ere gertatzeko arriskua aztertu daiteke, eta hezetasunak, eraikinen  energia-eskarian duen eragina ere aztertu daiteke. Orohar, material porotsu eta granularrek hezetasunaren eraginpean duten portaera aztertzen da ikerkuntza lerro honetan.

Termika Arloa

Ekipamendua

  • EGUZKI eta ILARGI izeneko bi PASLINK motako saiakuntza zelulak. EGUZKI zelulan opakuak edo erdigardenak diren itxitura bertikalak termikoki saiatu daitezke. ILARGI saiakuntza zelulan berriz, bai itxitura bertikalak zein horizontalak (eraikinen estalkiak) saiatu daitezke ingurune baldintza errealetan.
  • Angelantoni enpresak diseinatu eta eraikitako kutxa bero gorde ekipo bi, opakuak eta erdi-gardenak diren itxituren transmitantzia termikoa (U) kalkulatzeko gaur eguneko araudiaren arabera.
  • Eraikuntzan erabiltzen diren material isolatzaileen konduktibitatea neurtzeko NETZSCH-GERÄTEBAU HFM 436 konduktibimetroa.
  • Eraikuntzan erabiltzen diren material konduktoreen konduktibitatea neurtzeko Hukseflux enpresaren THASYS konduktibimetroa.
  • Flir P60 kamera termikoa angelu estua eta zabala dituen germaniozko lentearekin.

 

  • Kontrolpeko giroko ganbera, kontrol automatikoaz aginduta, materialen errejimen ez-egonkorreko portaera aztertu eta eraikinetako espazioen oreka higroskopikoan eragina aztertzeko
  • Merkurio bidezko Autopore IV porosimetroa. 200 MPa arteko presioa eta  0.007 µm –ko poroak aztertzeko gai.
  • Epi-fluoreszentzia  bidezko mikroskopio trinocularra,  kondentsazioa kapilarra aztertzeko
  • Sortzio higroskopikorako gela, ganbera hogrotermikotaz hornituta, permeabilitatea eta lurrinaren difusiorako erresistenztia-faktorea neurtzeko
  • Eraikuntzarako oinarrizko materialen propietate higroskopiko guztiak neurtzeko eta aztertzeko laborategi osoa

 

 

Ikerkuntza Jarduerak

EnediPHYS-ek bai eraikuntza sektorean eta bai unibertsitate mailan ikerkuntza, garapen eta berrikuntza aktibitateak aurrera eramaten ditu honako gaietan:

  • Materialen karakterizazio termikoa:  bai lehendik daudenak optimizatu eta baita produktu berritzaileen garapena.
  • Eraikuntza soluzioen karakterizazio termikoa bai egoera egonkorrean eta bai egoera dinamikoan: bai egoera kontrolatuan edo benetako ingurune baldintzetan entseguak eginez.
  • Etxebizitzen karakterizazio termikoa: etxebizitzetan bertan egindako neurketekin eta modelizazio parametrikoak eginez.
  • Parametroen identifikazio teknikak erabiliz modelo termikoak garatzea.
  • Hezetasunaren fluxu eta metatzea aztertzeko ereduak
  • Hezetasunaren eraginak eraikinen itxituretan
  • Eraikuntza-materialen propietate higrotermikoak

Erlazionatutako argitalpenak

— 20 elementu orrialdeko
1 - 20 erakusten 22 emaitzetatik.