Breadcrumb

Edukia

Euskaraldia Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean

UPV/EHUk egin duen legez, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak  bat egiten du EUSKARALDIArekin. Ekimen horretan izena emateko animatzean gain, jakinarazi nahi dizuegu Zentroko Euskara Batzordearen proposamenez, ekitaldi berezi bat egingo dela datorren ostegunean, azaroaren 8an, Leioako campuseko Mikel Laboa plazan.

Ekimena “Ahobizi osasun Zerbitzua”  deitu dugu, eta labur esanda, euskaraz lan eta bizi den osasun zerbitzu bat irudikatzea izango da gure helburua. Horretarako Mikel Laboa plazan karpa bat jarriko da eta zentroan ditugun gradu guztietako jarduerak (mediku, erizain, odontologo eta fisioterapeutei loturikoak)   euskaraz irudikatu nahi ditugu (horretarako materiala eramatea aurreikusten da).

Ekintza hau 11:30-13:30 bitartean izango da, eta eskatu nahi dizueguna da fakultateko kideen parte hartzea, bai irakasle, ikasle eta AZPko lankideena. Bi ordu horietan ezin bada ere, tartetxo batean parte hartzeko prest zaudetenok mesedez idatzi Euskara eta Eleaniztasun dekanordeari (itziar.sanmartin@ehu.eus) ekintza antolatu ahal izateko. Animatu zaitezte, ikusgarri egiteko zuen laguntza behar dugu eta!