Definizioa eta helburuak

Definizioa eta helburuak

Irudia
Gipuzkoa Kampusa

 

UPV/EHUko Donostia Research on Education and Multilingualism (DREAM) A motako ikertaldea da, Eusko Jaurlaritzak ezarritako kategoria gorenekoa.

Ikertaldeak hezkuntzaren esparruan eleaniztasunarekin zerikusia duten hainbat alderdi ikertzen ditu. Eskolako curriculumaren barruan nahiz familian erabiltzen diren hizkuntzen gaineko hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunak aztertzea du xede.

Nazioartean presentzia handikoa da, eta Durk Gorterrek (Ikerbasque, UPV/EHU) eta Jasone Cenozek (UPV/EHU) zuzentzen dute. Gure ikertaldeak eleaniztasuna hezkuntza ikuspegitik aztertzen du, eskolekin elkarlanean.

Taldearen izaera erabat diziplinartekoa da, besteak beste ikerketa-lerro hauek lantzen ditu:

  1. Gaitasun eleaniztuna hezkuntzan
  2. Eleaniztasuna eta garapen akademikoa
  3. Hizkuntza-paisaia eta eleaniztasuna eskolan