Master

Eleaniztasuna eta Hezkuntza Unibertsitate Masterra

Irudia
Ikasleak Carlos SantaMaria Zentroan

Munduan dagoen hizkuntza kopurua, dagoen herrialde kopurua baino askoz handiagoa da; honenbestez eleaniztasuna oso gertaera zabaldua da. Eleaniztasuna abantailak erakartzen dituen erantsitako balioa dela azaldu du Europar Batasunak. Europan eleaniztasuna faktore desberdinen ondorioa da, besteak beste: gora doan hizkuntza gutxituei buruzko interesa; globalizazioaren ondorioz ematen ari den ingelesaren erabilpen handia nazio arteko komunikazio hizkuntza bezala; frantsesa, alemana edo espainiera hizkuntzen ikaskuntza eta bestelako hizkuntzak erabiltzen dituzten pertsonek nazio artean mugitzen direnean sortarazten duten hizkuntza aniztasuna. Eleaniztasunak eraginik badu ikasleek bi hizkuntza edo gehiago menperatzea helburua duten hezkuntza sistemetan. Eskolek hizkuntza jatorri desberdineko ikasleak hezi behar dituzte. Beraz, hizkuntza desberdinak erabiltzeko gai diren hiritar eleanitzak hezten lagun dezake hezkuntza sistemak.

Euskadi bezalako komunitate elebidunetan hezkuntza sistema eleanitzak garatzen ari dira. Hauetan hizkuntza desberdinak ikasgai modura erakusten dira eta, aldi berean, hizkuntza erakutsi-tresna da maila desberdinetan, unibertsitate barne.

Azken urteetan eleaniztasunaren ikasketak asko aurreratu du. Gaur egun hobeto ezagutzen ditugu hezkuntza testuinguruetan garatzen diren hizkuntzak ikaste eta erabiltze prozesuen arteko erlazioak. Hainbat fokatze teorikok, "Dynamic Systems" edo gaitasun askotako fokatze holistikoa esate baterako, ikerketa berriak eta metodo berritzaileen erabilpena bultzatu dituzte. Europako testuinguruan eskolako programa eleanitz kopurua hazi egin da eta horrekin batera ikertzaileak formatzeko beharra.

KUALIFIKAZIO-MAILA
Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa.