Breadcrumb

Masters-claves-nautica-transporte-maritimo

Masterraren gakoak

Master honi esker Merkataritza-nabigazioko kapitaineko lanbide arautua eskura daiteke, eta hori da gradu profesional hori lortzeko aukera bakarra.

Helburua da itsasoan ontzien nabigazio, egitura eta jarrerari eta itsas-garraioko logistikari buruzko alorretan goi-mailako trebakuntza eskaintzea.

Prestakuntza diziplina anitzekoa da eta, hala, masterrak itsas eta portuen inguruko zuzenbide, administrazio, kudeaketa eta logistikari buruzko ezaguerak eskaintzen ditu, baita, besteak beste, merkataritzari eta ingurumenaren kudeaketari buruzkoak ere. Beraz, itsas eta portu ingurune ekonomikoan lan egin, elkarreragin eta eragiteko beharrezko gaitasun-maila eskuratuko da.

Masterrarekin Ingeniaritza Nautikoa, Itsas Ingeniaritza eta Itsasontzi Erradioelektronikako Doktorego Programa egin daiteke. Programa hori nazioko unibertsitate artekoa da, Kantabriako Unibertsitatearen ardurapean eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoaren, La Lagunako Unibertsitatearen eta Oviedoko Unibertsitatearen parte-hartzea du.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.000 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Ingeniaritza Eskola

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
BASTERRECHEA IRIBAR, IMANOL

Idazkaritza :
SECRETARÍA EIB - PORTUGALETE

946014881

Masters-claves-4-razones-transporte-maritimo

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Merkataritza-nabigazioko kapitain izateak mugagabeko eskudantziak eskaintzen ditu, munduko ontzi guztietako merkataritza-ontzietan.
  • Ikaskuntza eta praktika profesionala bateragarri egin daitezke, pertsonalizatutako jarraipenari esker.
  • UPV/EHUko irakasleez gain, enpresa eta erakundeetako profesionalen prestakuntza ere jasoko duzu.
  • Merkataritza-nabigazioko ikasketek Euskadin ospe historiko handia dute, duela hainbat mendetatik.

Masters-salidas-nautica-transporte-maritimo

Aukera profesionalak

Aukera profesionalak

  • Merkataritza-nabigazioko kapitaina.
  • Itsas-administrazio zentrala.
  • Itsas-trafikoko kontrol-dorreak.
  • Itsas-salbamendua, itsas-segurtasuna eta kutsadura.
  • Ontzi-enpresak, garraio-enpresak, portu-enpresak, aseguru-enpresak.
  • Portu-agintaritzak, matxura-komisarioak eta praktikaje zerbitzuak.
  • Ontziolak.
  • Kirol-portuetako kudeaketa eta itsas-kirol enpresetako kudeaketa.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak