Breadcrumb

presentacion-gobernanza-estudios-politicos

Masterraren Gakoak

Gobernantza eta Politika Ikasketak Masterra EAEn eskaintzen den era honetako graduondoko programa bakarra da. Programa honen bidez, sakondu eta ikertu egin daiteke Politika eta Administrazio Zientziaren arloan, askotariko interesak barne hartzen dituen ikerketa lerroen aukera zabal eta eguneratu baten bitartez: prozesu demokratikoak eta globalizazioa, analisi politikoa, administrazioa eta politika publikoak, XXI. mendeko teoria politikoa eta ideologiak, parte hartze politikoa eta gobernantza, gobernu elektronikoa, erakunde publikoak eta gizarte mugimenduak, ingurumen politikak, desazkundea eta feminismoa, administrazioaren modernizazioa, ekintza kolektiboa eta gatazka politikoa eskualdetze eta pribatizazio prozesuetan.

Programak ikertzeko gaitasuna eman nahi die ikasleei, eta ikuspegi aurreratu bat eskaini Politika eta Administrazio Zientziaren arloko egungo eztabaida egituratzen duten gai nagusiei buruz, graduko ikasketetan emandakoaren osagarri izango den ikuspegia. Ondoren doktorego tesia idazteko asmoa dutenei eta Politika eta Administrazio Zientziako doktorego programan sartu nahi dutenei dago zuzenduta, baita aplikazio profesionala eman diotenei ere, aholkularitzaren eta politika eta administrazioko erakundeen munduan.

Masterrak Gizartea, Politika eta Kultura doktorego programan zuzenean sartzeko aukera emango dizu.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

27

Modalitatea

Bietakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
MESA DEL OLMO, ADELA

Idazkaritza :
VERONICA MOURELLE

946012345

4razones-gobernanza-estudios-politicos

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen den programa bakarra da Politika eta Administrazio Zientzietan ikertzeko gaitzen duena.
  • Graduko ikasketen aldean, masterrak arazo globalak, eta politika eta gobernantza modu berriak aztertuko ditu, eta haietan sakonduko du.
  • Irakasleak, UPV/EHUkoak zein beste unibertsitateetakoak, adituak dira eskaintzen diren irakasgaietako bakoitzaren arloan.
  • Irakaskuntza “erdipresentzialak” aukera ematen du aldi berean beste jarduera batzuetan aritzeko, eta erraztasunak ematen dizkie lan ordutegiarekin bateratu behar dutenei.

salidas-gobernanza-estudios-politicos

Irudia

Irteera profesionalak

  • Politika publikoen analista, kudeatzaile eta ebaluatzaile.
  • Administrazio publikoetako teknikari.
  • Erakunde politikoen kudeaketa eta azterketa soziopolitikoa.
  • Politika eta Administrazio Zientzietako doktorego programarako sarbidea.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak