Breadcrumb

presentacion-ingenieria-energetica-sostenible

Masterraren Gakoak

Gaur egun, gizadiak erronka handi bat du energia horniduraren alorrean, bi arrazoirengatik: alde batetik, baliabide energetikoen eskaintzaren eta eskaeraren arteko desorekagatik; bestetik, berotegi efektuko gasen emisioagatik, murriztu egin beharrekoa gizakiak berokuntza globalari egiten dion ekarpena minimizatzeko.  

Horrek eskatzen du teknologiaren ikuspegitik lantzea hornidura eta kontsumo energetikoa, eskaintza, eskaera eta ingurumen inpaktua orekatzea ahalbidetuko duena, garapen jasangarria bermatu ahal izateko denboran zehar.

Ingeniaritza Energetiko Iraunkorra Masterrak adituak trebatzen ditu energia sorkuntzan eta kudeaketan, gai izango direnak energia sortzeko planten eraikuntza eta ustiapen proiektuetan parte hartzeko, klima aldaketaren aurkako jasangarritasun eta borroka printzipioen arabera.

Prestakuntza programari esker, energia sortzeko hainbat motatako planten (konbentzionalak, berriztagarriak eta ez-konbentzionalak) egitura eta funtzionamendua ezagut daitezke, baita etorkizuneko joerak ere horietako bakoitzean, energia elektriko jasangarria sortzeak planteatzen dituen erronka berriei begira.

Horren bidez, ikasleak gai izango dira soluzioen eskaintza ordenatu bat egiteko sorkuntza arazo zehatz baterako, bezeroari erabaki bat hartzen lagunduko diona. Alde horretatik, hornidura bat diseinatu ahal izango dute, kostuak kontuan hartuz, produktu energetikoen iturriei eta kostuei buruzko ezagutzak aplikatuz, eta haien finantzazioa aurreikusiz.

Masterraren bidez, zuzenean sar daiteke Ingeniaritza Fisikoa doktorego programara.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.000 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Ingeniaritza Eskola

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
HERRANZ SOLER, MARGARITA EUGENIA

Idazkaritza :
SECRETARÍA EIB - BILBAO

94 601 3917

4razones-ingenieria-energetica-sostenible

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Energia sorkuntzari buruzko ikuspegi zabala ematen du.
  • Hainbat motatako energien jasangarritasuna aztertzen du.
  • Instalazioen hornidura, mantenimendua eta instrumentazioa aztertzen ditu.
  • Ingurumen inpaktua ebaluatzen du, eraikuntzari, operazioari eta instalazioak desegiteari dagokienez.

salidas-ingenieria-energetica-sostenible

Irudia

Irteera profesionalak

Irteera profesionalak hainbat alorretan aurki daitezke: hala nola energia kudeaketa eta ekonomia; sistema energetikoen diseinua; ingurumen inpaktuko azterketak eta ebaluazioa; aholkularitza hainbat energia sektoretan (konbentzionalak eta berriztagarriak); auditoria, plangintza eta azterketa lan energetikoak; edo garapen teknologikoa sektore energetikoan (publikoan nahiz pribatuan). Gainera, aukera dago ere doktoregoa egiteko, etorkizunean energiaren eremuan ikerlan bat egiteko.  

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak