Masters-claves-abogacía

Masterraren gakoak

Abokatutzako masterrari esker abokatu-lanak egiteko lanbide arautua eskura daiteke. Ildo horretatik, arauak eskatzen duen lanbide-prestakuntza eskaintzen zaie Zuzenbideko lizentziadun eta gradudunei, Estatuak kolegiatzeko derrigorrez jartzen duen azterketa gainditzeko.

Jakina da bizitza osoko ikaskuntzarako aukerak eskaini behar direla adin eta aurrez prestakuntza ezberdina duten pertsonei; hori dela eta, master honen helburua da, baita ere, lan-merkatuan aktibo diren eragileak diren pertsonen eskakizunei eta beren ezaguerak eguneratu eta trebetasunak hobetu nahi dituztenei erantzuna ematea.

Hala, prestakuntza-programaren xedea da ikasleen gaitasunak irmotu eta hobetzea, errealitate aldakorrera egokitu eta lanbide-jardunaren araberako kalte, arrisku edo gatazka egoerak ekiditea, izan auzitegi eta agintaritza publikoen aurrean zein aholkularitza-funtzioak egiterakoan.

Praktikak derrigorrezkoak dira, eta berariazko garrantzia dute programaren baitan. Horiek osatzen dute prestakuntza eta, hala, hainbat eremu juridikotan aritzeko beharrezkoak diren ezaguera juridikoak eta lanbide-trebetasun eta -gaitasunak aplika ditzakete.

Master honi esker doktoretza-programak egin daitezke.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

110

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Euskara

Kredituak

90

Iraupena

1,5 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.500 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Zuzenbide Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea: Zuzenbide Fakultatea. Bizkaiko Atala

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
SUBERBIOLA GARBIZU, IRUNE

Masters-4-razones-abogacía

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Abokatu-lanak egiteko Estatuko ebaluazio-probarako prestakuntza eskaintzen du.
  • 750 orduko kanpoko praktikak egingo dira, abokatu-bulegoetan, enpresa-munduan eta Herri Administrazioan.
  • Hainbat eremu juridikoetan prestakuntza nagusiki praktikoa: benetako kasuen analisia eta testu juridikoak idaztea.
  • Abokatu-lanak egiteko sektoreko profesional nabarmenek lagunduko zaituzte, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Elkargoen laguntzari esker.

Masters-participantes-abogacia

Parte-hartzaileak:

Arabako Abokatuen Elkarte Ohoretsua
Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua
ICAGI Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestua

Masters-salidas-abogacía

Aukera profesionalak

  • Abokatu-lanak egitea.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak