Breadcrumb

Masters-claves-ceramica-arte-funcion

Masterraren Gakoak

Historian zehar, buztina eta zeramika sorkuntza bide bihurtu dira, dituzten ezaugarrien ondorioz, eta presentzia nabarmena lortu dute Arte Ederretan. Ez dugu ahaztu behar industrian duten garrantzia; izan ere, tradizio sendoa izan dute testuinguru horretan ere, eta etengabe esperimentatu da horien inguruan, prozedura eta teknologia berriak sortzeko.

Zeramikaren bilakaera etengabekoa izan da, eta, hortaz, hainbat arte, arkitektura eta diseinu lengoaiatan izan du eragina. Hori dela eta, nazioarteko artista ezagun ugarik erabili dute zeramika beren proposamen berritzaileenak egiteko.

Zeramika: Artea eta Funtzioa masterrean, zeramikaren teoriari eta praktikari buruzko espezializazioa lortuko da. Arte adierazpen garaikide guztiak hartuko dira kontuan, baina bereziki eskultura, hori baita erreferente nabarmenena.

Prestakuntza programan, artearen eta diseinuaren arteko harremana jorratuko da, eta, horretarako, hala eskultura proiektu zeramikoen analisia eta sorkuntza nola diseinu zeramikoaren sorkuntza uztartuko dira, zeramikarekin eta arte garaikidearekin lotutako pentsamendu, pertzepzio, komunikazio eta estetika gaitasunak garatuz.

Horrek guztiak izaera erabat profesionala ematen dio masterrari, eta, gainera, ikerketan aritzeko aukera ematen du, Ikerketa eta Sormena Artean Doktorego Programarako sarbide zuzena baita.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

16

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Arte Ederren Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
HERRERA JIMENEZ, JOSE MARIA

Idazkaritza :
Patricia Rodríguez

946015477

Masters-razones-ceramica-arte-funcion

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Gaur egun Espainiako unibertsitate batek zeramikaren arloan eskaintzen duen graduondo bakarra da.
  • Zeramikaren munduan ibilbide ezaguna duten estatuko zein nazioarteko artista eta profesionalek emango dizute prestakuntza.
  • Zeure proiektu artistikoa egin ahal izango duzu, eta etorkizuneko ibilbide profesionalera bideratu.
  • Praktika esklusiboak egin ahal izango dituzu sektoreko enpresetan eta erakundeetan, eta mundu horretako artista garrantzitsuekin lan egin ahal izango duzu.

Masters-salidas-ceramica-arte-funcion

Lan aukerak

Lan aukerak

  • Irakaskuntza.
  • Lan artistikoa.
  • Diseinua.
  • Kultur kudeaketa.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak