Breadcrumb

presentacion-master-desarrollo-cooperacion-internacional

Masterraren gakoak

Gaur egun asimetria sakonak ikus daitezke munduko herrialdeen ekonomia eta gizarte garapenean. Herrialde gutxi batzuek ongizate maila egoki bat dute; aldiz, herrialde gehienetako biztanleriak pobreziak eta desberdintasunek eragindako arazo larriak ditu.   

Munduko egoera larri horri erantzuteko, gobernuz kanpoko erakundeek, nazioarteko erakundeek eta instituzio publikoek baliabide ugari bideratzen dituzte nazioarteko lankidetzara.

Horiek horrela, Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Unibertsitate Masterrak aukera ematen die ikasleei garapen prozesuetan eragiten duten fenomeno askotarikoen ikasketan sakontzeko, giza garapenaren, iraunkortasunaren eta genero berdintasunaren paradigmetatik abiatuta. Horrekin batera, nazioarteko lankidetza lantzen da nazioarteko gizarteak bizikidetza baketsua eta garapen globala sustatzeko duen tresna gisa.

Master honek prestakuntza profesionala eta multidiziplinarra ematen du, garapenerako lankidetzan arituko diren profesionalak trebatzeko. Gainera, doktorego programetara eta ikerketara sartzeko aukera ematen du; bereziki, Garapenari buruzko Ikasketak Doktorego Programara, Hegoak Institutuak, Ekonomia Aplikatua I, Ekonomia Aplikatua IV, Soziologia, Soziologia 2 eta Enpresa Zuzenbidea Sailek eta Gezki Institutuak eskaintzen dutena.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Euskara

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
AMIANO BONACHEA, MARIA IRATXE

Idazkaritza :
Master Idazkaritza / Secretaría Máster / Master Secretariat

946 01 71 13 / 7082 / 3703

4razones-master-desarrollo-cooperacion-internacional

Irudia

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • 20 urtetik gorako irakaskuntza ibilbide luzea. Masterretik igaro diren ikasleak, mila inguru, erantzukizun postuetan ari dira lanean garapenerako lankidetzari lotutako erakunde eta instituzioetan.
  • Aitortza eta balorazio handia garapenerako lankidetzaren munduan eta haren erakunde eta antolakuntzetan.
  • Esperientzia handiko eta ibilbide luzeko irakasleak, unibertsitatekoak nahiz lankidetza erakundeetan dihardutenak.
  • Nahitaezko praktikak, bermatuak, Latinoamerikako, Afrikako eta Asiako proiektuetan.

salidas-master-desarrollo-cooperacion-internacional

Irudia

Irteera profesionalak

  • Garapenerako lankidetzan lan egiten duten nazioarteko erakundeak.
  • Lankidetza deszentralizatuko agentziak.
  • Lankidetza programak dituzten erakunde publikoak.
  • Gobernuz kanpoko erakundeak.
  • Lankidetza eta elkartasun ekimenak martxan jartzen dituzten gizarte mugimenduak.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak