Breadcrumb

presentacion-master-linguistica-teorica-experimental

Masterraren gakoak

Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentala Masterrak hizkuntzalaritzaren ikuspegi orokor eta integratzaile bat ematen du, hizkuntza sistemaren propietateak, garapena eta artikulazioa ikertzen duen zientzia gisa, gizakien gaitasun kognitiboen eta komunikazio gaitasunen barnean.

Masterrak hizkuntzaren egitura orokorraren ezagutzan sakontzen du, baita hizkuntza partikularrenean ere, arreta berezia jarriz tipologia desberdineko mintzairetan. Gainera, aztergai hartzen du mintzairaren adierazpen neurala, praktikan aplikatuz hizkuntza patologietan, haurren mintzairaren garapenean eta pertsona elebidunen hizkuntza prozesamenduan. Bestetik, hizkuntza aldaketaren arrazoiak aztertzen ditu, eta hizkuntzen aldaketaren pauta orokorrak (hala nola faktore soziolinguistikoei lotutakoak), haien testuen analisiaren bitartez. Alde horretatik, ikasleek, ikuspegi global bat ez ezik, hizkuntzalaritzaren hainbat alorretan espezializatutako prestakuntza ere jasotzen dute.

Master honen bidez zuzenean sar daiteke Hizkuntzalaritzako doktorego ikasketetara.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.600 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Letren Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
SANTESTEBAN INSAUSTI, MIKEL

Idazkaritza :
Vanesa del Corral

945013410

4razones-master-linguistica-teorica-experimental

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Hizkuntzari buruzko ikerketa lerro ugaritara sar daiteke.
  • Metodoak eta tresnak eskaintzen ditu giza mintzaira guztien azterketa teoriko eta esperimentalerako.
  • Nazioartean erreferenteak diren ikertalde finkatuen babesa dauka.
  • Hizkuntza prestakuntza duten profesionalen gizarte eskaerari erantzuten dio.

salidas-master-linguistica-teorica-experimental

Irudia

Irteera profesionalak

  • Hizkuntzaren industriak (hizkuntzekin erlazionatutako produktuak eta zerbitzuak: hizkuntzen irakaskuntza, hizkuntza plangintza, prozesamendu formala, hizketaren patologiak, itzulpen automatikoa, adimen artifiziala, etab.).
  • Hizkuntzalaritzaren eremu teorikoan eta esperimentalean ikertzea.
  • Unibertsitate irakaskuntza.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak