Breadcrumb

Masters-claves-neurociencia-cognitiva-lenguaje

Masterraren gakoak

Neurozientzia Kognitiboak psikologia kognitiboa, neurozientzia, hizkuntzalaritza eta neuropsikologia klinikoa bezalako arlo hain ezberdinetatik, besteak beste, egindako esfortzu batasun baten eta neuroirudiaren eta konputazioaren arloetan egondako aurrerapen teknologikoen fruitua da. Diziplina arteko abentura honen xedea da hizkuntza bezalako prozesu psikologikoen atzean dauden garun mekanismoak aurkitzea.

Unibertsitateko graduondo-programa honen helburuetako bat Hizkuntzaren Neurozientzia-Kognitiboaren alorreko distziplina-arteko ikerlariak trebatzea da, ezagutzaren mugetan aurrerapenak lortzeko asmoz eta osasun eta hezkuntza arloetara ezagutzaren transferentzia egiteko asmoz.

Master hau Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboan interesaturik dauden unibertsitate-titulazio desberdinetan lizentziatutako pertsonei zuzendua dago. Programaren iraupena urtebetekoa da eta 60 ECTS kreditu ditu. Masterreko ikasleek ikerlarien errolean dauden gaitasunak lortuko dituzte, bai persona adituen aportazioari esker, bai praktikei esker eta bai master amaierako proiektuari esker.

Derrigorrezkoa da BCBL-ko aldezaurreko aukeratze-prozesuan parte hartzea.

Master honek sarbide zuzena eskaintzen du Hizkuntzalaritza Doktorego Programara, eta Neurozientzia Kognitiboa programa berrira.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

16

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Basque Center on Cognition, Brain and Language

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
CARREIRAS VALIÑA, MANUEL FRANCISCO

Idazkaritza :
Mila de Aquino, Larraitz Lazcano

943018248

Masters-4-razones-neurociencia-cognitiva-lenguaje

4 arrazoi master hau aukeratzeko:

  • Interes kidetasunagatik; hizkuntzaren neurozientzia kognitiboari buruzko prestakuntza zehatza -burmuinaren eta hizkuntzaren inguruko ikerketa konbinatuz- eskaintzen duten oso programa gutxi daude.
  • Zentroaren zein bere zientzia zuzendariaren ospe eta entzute handiagatik.
  • Etorkizuneko bere ikerketa eta ibilbide profesionalaren core-a izan daiteke.
  • Zentroak nazioartean duen posizioagatik eta bere baitan dagoen profil aniztasunagatik; nabarmentzekoa da prestakuntzaren ardura duen ikertzaile taldea.

Masters-salidas-neurociencia-cognitiva-lenguaje

Aukera profesionalak

Aukera profesionalak:

Masterreko ikasleek neurozientzia kognitiboa ikertzen duten maila goreneko nazioarteko zentrotan sartzeko aukera izango dute, doktorego bat egiteko aukera handiekin. Ondorioz, ikerketa jarduera profesionala arlo honetan bertan jarraitzeko aukera handiak izango dituzte ere.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak