Breadcrumb

Masters-claves-tecnologia-aprendizaje

Masterraren gakoak

Informazio eta komunikazio teknologietan izandako aurrerapen ikaragarriek  elkarrekintza sozialeko erak ahalbidetu dituzte, eta, ondorioz, ikasteko ingurune berriak sortu dira.

Horren ildotik, "Teknologia, Ikaskuntza eta Hezkuntza" masterra diseinatu da teknologia berri horien arloan oinarri metodologiko eta teknologiko handia bereganatzeko eta teknologia berri horiek ikaskuntzan eta hezkuntzan sormenezko erabilera bultzatzeko.

Programa irekita dago irakaskuntzako maila desberdinetako profesionalentzat, irakasteko era guztiak barne daudelarik, tradiziozko ikasgelako irakaskuntzatik e-learning delakoraino. Azken batean, programa irekita dago teknologiak hezkuntza eta prestakuntza proiektuetan egin ditzakeen ekarpenetan sakontzeko interesa duten profesionalentzat.

Horrenbestez, prestakuntza jasotakoan, ikaslea gaituta egongo da prestakuntza ingurune birtualak diseinatu, garatu eta ebaluatzeko, material didaktikoa sortu ahalko du sarean argitaratzeko, eta hezkuntzan teknologia berrien erabilerarekin lotutako lan praktiko bat planifikatu eta garatu ahalko du.

Master hau ikerketa jardunera dago bideratuta, UPV/EHUko “Globalizazio Aztergai: Erronkak eta Diziplinarteko Erantzunak” doktorego programako ikasketen aurreko urrats gisa.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Bietakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

2 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Hezkuntza Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
GARAY RUIZ, URTZA

Idazkaritza :
Itziar Paz

946017512

Masters-4-tecnologia-aprendizaje

4 arrazoi master hau aukeratzeko

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Zure hezkuntza eta ikaskuntza ingurunea eraldatuko duzu teknologia berrien erabilerari esker.
  • Lehen eskutik ezagutuko dituzu blended-learning eta elearning prozesuetako azken aurrerapenak.
  • Teknologia berrietan eta hezkuntzako testuinguru birtualetako prestakuntzan espezializatuta dauden UPV/EHUko irakasleak izango dituzu.
  • Prestakuntza honek ikerketara bideratzen du, UPV/EHUko doktorego programetara sartzeko aukera izango duzu.

Masters-salidas-tecnologia-aprendizaje

Irudia

Irteera profesionalak

  • Irakaskuntza hainbat mailatan.
  • Ikerketa hezkuntzan eta IKTetan.
  • Profesional gisa hezkuntza eta prestakuntza arloetan dabiltzan erakundeetan.
  • Hezkuntzan IKTen aplikazioan ardura duten kudeatzaile akademiko edo kudeatzaile administratibo gisa.
  • Hezkuntza proiektuen diseinuko edo administrazioko arduradun gisa arlo hauetan: telekomunikazioak eta komunikazio sareak, multimedia materialak eta horien arteko konbinazioa.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak