Breadcrumb

Izenburua Nazioarteko Harremanak eta Mugikortasuna

Nazioarteko Harremanak eta Mugikortasuna

Nested Applications

Web Content Display

Web Content Display

Migikortasuna abisua

MUGIKORTASUN IKASLEEI ZUZENDUTA ABISU GARRANTZITSUA:

Zuek guztiok mugikortasun-egonaldia egingo duzue, lauhileko bakarrekoa edo ikasturte osokoa. Kontuan izan behar duzue helmugako unibertsitatearen lauhilekoen hasiera- eta amaiera-datak ez datozela bat gurearekin, eta, beraz, geroagokoak izan daitezkeela: 

  • Mugikortasuna lehen lauhilekoa bada: Saia zaitezte bigarren lauhilekoko eskoletara lehenbailehen sartzen, eta atzeratzen bazarete, dagokion irakasleari jakinarazi behar diozue.
  • Mugikortasuna 2. lauhilekoan bada edo ikasturte osorako bada, lehenbailehen bidali behar dizkiguzue notak eta egonaldiaren amaierako ziurtagiria, haiek ezinbestekoak baitira matrikulatzeko.
    Lan Harreman eta Giza Baliabideetako gradu eta Gradu bikoitzararen kasuan, matrikulatu behar duzunerako notak espedientean iraulita ez badituzu, zure matrikulaziorako zitazio-ordenamenduan eragina izango du.
  • Edonola ere, ikasleen ardura da egonaldiaren amaierako ziurtagiria ORIra eta emaitzak mugikortasuneko idazkaritzara helaraztea.

Bestalde, batzuetan gerta daiteke UPV/EHUren azterketa-deialdiak bat etortzea helmugako unibertsitateko egonaldiarekin, edo alderantziz, mugikortasuneko ikasleek kontuan hartu beharko dutena.