La bicicleta en el Area de Leioa-Erandio

Bizikleta Leioa-Erandio eremuan

Mugikortasuna da bizi kalitatearen eta mende honetako gizarte eta ingurumen erronken alderdi nagusietako bat ere. Oso loturik dago kontsumo energetiko, osasun eta berotegi efektuko gasen isurketei, unibertsitateetako gogoeta eta ekintzetan presente egon behar duten egungo politika publikoen funtsezko elementuak direnak.

Gure unibertsitateko Leioa-Erandio eremuaren kokapen bereziak, bakartua izateak eta gain batean egoteak ia mugikortasun gehiena ibilgailu pribatu eta garraio kolektiboen bidez egitea ekarri dute eta, bizikletaz egindako mugikortsuna, berriz, urria izan da.

UPV/EHUk ez du izan orain arte –ez segurtasuna ez erakargarritasun eta erosotasuna kontuan hartuta– bizikletaz ibiltzeko baldintzak hobetzeari buruzko analisi sakonik. Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak “Bizikleta Leioako Campusean: aukerak, baldintzak, gauzatu beharreko ekintzak” azterlana egitea erabaki zuen kontuan hartu ondoren bizikleta elektrikoak Europan izandako zabalkundea, tokiko bizikleta sare hasiberria, Leioa-Erandio eremuan 5 km-ko erradioan, hau da, bizikletaren jardun teorikoaren erradioaren barruan, 328.000 lagun inguru bizi direla. Azterlan hori jendaurrean aurkeztu zen apirilaren 18an eta bertan bizikletaren erabiltzaileek egindako ekarpenak eta iradokizunak bildu dira. Eskerrik asko horiek azterlanean esku hartzeagatik.

Aplikazio habiaratuak

Tarjeta - Dutxen eta armairuen erabilera

Tarjeta - Bizikleten aparkalekua